Ordenagailua ez da gailurik egokiena liburu elektronikoak irakurtzeko, netbook-en kasuan ere gailuaren pisua eta argitasuna ez da egokiena baina
gauzatxo batzuk kontuan hartua ezin da baztertu aukera erabilera intentsiboa ez bada.
Linuxen badira aplikazioak epub eta antzeko formatuak dituzten liburu edo dokumentuak irakurtzeko, besteak beste
FBReader baina aplikaziorik instalatu gabe
Firefox gehigarri baten bidez epub-ak irakurtzek aukera ematen digu:
EpubReader.
Gehigarria instalatzeko egin klik
hemen. Berrabiarazi eta prest. Hemendik aurrera web batek epub liburu bat deskargatzeko aukera ematen badizu EpubReaderrek irekiko du eta dagoeneko deskargatuta baduzu egin Fitxategia > Ireki fitxategia eta arakatu delako fitxategia. Liburu bat irekitzen denean katalogora sartzen du. Katalogoa ikusteko egin Tresnak > Epub Catalogo:
Liburu bat irekitzean ezkerreko panelean kapitulu edo atalak ageri dira eta eskuinean testua. Alboko panela ezkuta daiteke. Beheko barra batean ageri dira besteak beste konfiguratu, nabigatu eta ikusteko aukerak.
Kasu honetan nik atzeko planoa beltza eta letra zuria jarri dut. Kontuan izan behar dugu liburua edo dokumentua pdf formatuan baino hobeto irakurtzen dela epub formatuan zeren eta letra handitzeko aukera ematen du -pdf formatuan dokumentu osoa handitu behar da-. Pdf formatutik Epub formatura pasatzeko
Calibre aplikazioa erabil dezakegu.
Hobeto ikusteko F11 sakatzea komeni da pantaila osoan ikusteko.
Dudarik gabe Firefox-en
gehigarri hoberenen katalogoan egotea merezi duen gehigarria.