2011/08/15

Ubuntu: nola ezabatu CD-RW edo DVD-RW baten datuak berrerabili ahal izateko



CD-RW eta DVD-RW behin eta berriz erabili daitezkeen diskoak dira zeren eta euren datuak ezaba daitezke. Nola ezabatu berridazgarria den disko baten datuak Ubuntun?


1- Terminaletik:

umount /dev/cdrom
cdrecord dev=/dev/cdrom blank=fast
2- Brasero erabiliz:
Tresnak > Hustu

3- K3B erabiliz:
Tresnak > Formateatu/Ezabatu disko berridazgarria

2011/08/10

Lore gorrien izenak

Segidako azken aurrekoa. Informazio gehiago http://loretan.weebly.com/lore-gorriak.html


Tile Tabs Firefoxen bi fitxa batera ikusteko gehigarria



Tile Tabs (fitxen mosaikoa) gehigarria hemendik instala daiteke. Behin instalatuta fitxa batean eskuin klik egin eta fitxa guztiak batera ikusteko aukera ematen du bertikalki edo horizontalki banatuta. Fitxetako bi ikus daiteke batera edo fitxa bat bikoiztu eta bi tiratan ikusi edo...
Fitxak leheneratzeko posibilitatea ematen dutile

Bereziki interesgarria iruditzen zait zerbait idazten ari bagara fitxa batean, dela web-postan, blogean, G-docs-en edo eta beste web bat erreferentzia moduan erabili behar dugunean.

2011/08/09

Ubuntu: Firefox 5 euskaratu

Lehengoan Firefox 5 instalatu nuen eta ingelesez agertu zitzaidan. Euskaratzeko honako hau egin behar izan dut:

sudo apt-get install firefox-locale-eu

Hori eginda irekitzen duzun hurrengoan aplikazioa euskaraz agertzen da.



2011/08/07

Lore berdeen izenak

Berdea ez da, logikoa denez, loreen kolorerik gogokoena. Loreek, erreprodukzio organoak direnez gero, intsektuak erakarri behar dituzte polena zabaltzeko eta berdea ez da horretarako kolorerik egokiena. Edozein modutan izan badira eta ez hain gutxi; web honetan mordo bat ikus daiteke.

Bestetik bideoko irudi gehienak lorerik ez duten landareenak dira. Goroldioak, ekisetoak eta iratzeak esporen bidez hedatzen dira. Helburu nagusia landareen izenak ezagutzea denez eta inguru honetan lore berde gutxi topatu dudanez tokitxo bat egin diet esporadunei.


Mezua prestatzeko dokumentatzen ari nintzela landareen sailkapenaz oso eskema argigarria topatu dut Plantamer blogean. Creative Commons lizentzia duenez erositako prezio berean eskaintzen dut hemen: