DeepSeek etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DeepSeek etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/02/21

Nola ikusi Linux ordenagailuko karpeta bat Smart TV batean

Telebista adimentsuetan (Smart TV) VLC aplikazioaren bidez etxeko ordenagailuetan karpeta bana partekatu daiteke. Telebista wifira konektatuta behar du baina ordenagailuak wifiz zein kablez konektatu daitezke.

 


Modu horretan aski dugu ikusi nahi ditugun bideoak eta filmak, eta entzun nahi ditugun audioak karpeta horretan gorde edo bertara kopiatzea kable edo USB memoriarik erabili gabe.

Ikus dezagun nola:

ORDENAGAILUETAN

1. Samba aplikazioa instalatuta eduki behar dugu. Konprobatu:

sudo apt update

sudo apt install samba

2. print$ izeneko karpeta sortu behar dugu multimediak partekatzeko:

mkdir ~/print$ 

3. Sambaren konfigurazioa editatu behar dugu:

 sudo xed /etc/samba/smb.conf

Xed-en ordez nano edo beste testu editorea erabili dezakezu. Behin fitxategia irekita joan bukaerara eta itsatsi testu hau:

[print$]
path = /home/[zure_erabiltzailea]/print$
writable = yes
browsable = yes
create mask = 0777
directory mask = 0777
public = yes

 Non [zure-erabiltzailea]-ren ordez zure erabiltzaile izena jarri behar duzun. Gorde eta irten.

4. Berrabiarazi Samba:

sudo systemctl restart smbd

5. Samba erabiltzailea konfiguratu:

sudo smbpasswd -a [zure_erabiltzailea]

Sartu zure pasahitza.

6. Su-hezi edo firewall bat erabiltzen baduzu, esate baterako UFW, Samba baimendu:

 sudo ufw allow samba

 

TELEBISTA ADIMENTSUAN (smart TV):

1. Egiaztatu wifia konektatuta duela.

2. VLC erreproduzigailua instalatu.  Horretarako: Aplikazioak > Bilatu > VLC

3. Abiarazi VLC. Ezarpenetan hizkuntza euskara jar dezakezu.

4. Ezkerreko panelean fitxategi motak agertzen dira eta eskuinekoan tokiak. Eskuinera joan. Bideo pistak, audioak, erreprodukzio zerrendak, historiala, unitateak... agertzen dira. 

Jaitsi unitateetara. Bertan sare lokala aukeratu.

Hor Samba bidez partekatzen duten sare lokaleko ordenagailuak agertzen dira. Hautatu partekatu duzuna. Print$ karpeta ikusiko duzu, aukeratu.

Ordenagailuko erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko dizu. Eman eta esan gogoratzeko.

Ordenagailuko print$ izeneko multimediak ikusiko dituzu. Aukeratu nahi duzuna bideo zein audioa, erreproduzitzeko. 

 

(Artikulu hau idazteko DeepSeek-en laguntza izan dut).