Rescatux ordenagailuko zenbait arazo potolotan lagunduko digun tresna da.
Funtzio nagusiak:
Grub berreskuratzea: Zenbait egoeretan -gehienetan abio dual duen ekipoetan Windows-a berreskuratzean- Gruba desagertzen da edo Linuxa ez da abiatzen -Kernel panic mezua agertzen da edo zuzenean Windowsen sartzen da-. Hori konpontzeko orain arte SuperGrub2 erabiltzen nuen -bertan ere erabili daiteke- baina Rescatux-ekin errazagoa da ez baita terminala erabili behar.
Linux zein Windows-en administradorearen pasahitza berrezartzea. Oso praktikoa pasahitza ahazten dugunerako.
LiveCD: Debian bat arrankatzen da ia aplikaziorik gabea baina oso arina terminaletik konpondu beharreko arazoetarako. Gparted ere badu Gehigarrietan eta haren bidez partizioak edita daitezke (sortu, ezabatu, dimentsionatu...).
Rescatux-en menu nagusia |
Nola erabiltzen da:
- ISO fitxategia sourceforgetik deskargatu behar dugu (390MB) -EAEko ikastetxetatik nekez, zure etxetik deskargatu beharko duzu-.
- CD-ROMa sortuko dugu deskargatutako irudiarekin (Brasero, KD3 edo antzeko aplikazio baten bidez) grabatu irudia opzioaren bidez. Edo abio-USBa sortuko dugu Abio-disko sortzailearen bidez.
- CD-ROMaz edo Abio-USBaz abiatuko dugu arazoa duen ekipoa eta menuan agertuko dira aukerak.
Oharra
Rescatux-ekin abiatuz gero touchpad-ak ez du klik bikoitza onartzen. Ekintza hori egiteko touchpad-aren azpiko ezker tekla sakatu behar da.
Linuxen beste mantenu-lanak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina