2015/08/18

Ubuntu: nola kendu Oracle Java eta instalatu Open Java



Lehenik eta behin jakiteko zein Java duzun terminalean exekutatu
java -version




Oracle-Java baduzu eta Java librea probatu nahi baduzu aurrena desinstalatu Oracle-Java honela:
sudo apt-get purge oracle-java7-installer
java8 baduzu 7aren ordez 8 jarri.


Ondoren Open Java instalatzeko egin hiru instalazio hauek:
sudo apt-get install default-jre
sudo apt-get install default-jdk

sudo apt-get install icedtea-plugin


Javaren funtzionamendua probatu dezakezu web bidezko Geogebrarekin edo Manuel Sadaren matematikako appletekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina