Instalatzeko terminalean:
sudo add-apt-repository ppa:nssbackup-team/ppaAplikazioa Sistemaren Tresnak atalean azaltzen da, batetik ezarpenak jarri eta babeskopia egin eta bestetik babeskopia berreskuratu.
sudo apt-get update
sudo apt-get install nssbackup
Lehenengoari dagokionez honako leiho bat zabaltzen da:
non:
- Profile manager: babeskopia ezberdinak egiten badituzu, hala nola musika, dokumentuak, argazkiak... bertan definitzen ahal dituzu. Beti bera egiten baduzu ez sartu eta erabil ezazu default edo lehenetsitakoa.
- General atalean ezartzen dira gutxieneko egun kopurua babeskopien artean (nik minimorik ez dut nahi eta 10000 jarri dut), konpresio modua (none jarrita .tar konpresioa egiten du) eta zatiak egin nahi dituzun (bertan 650 MB edi 4 GB jarriko dugu kopiak CD edo DVDtan gorde nahi badugu).
- Include: hemen jarriko dugu zein karpeta edo karpeten babeskopia nahi dugun.
- Destination: zein tokitan nahi dugu babeskopia jartzea.
- Exclude: aurreko atalean markatutako karpetetan zein azpikarpeta edota fitxategi mota utzi nahi ditugun babeskopiatik at.
- Schedule: hemen, nahi izanez gero, programa dezakegu babeskopiaren maiztasuna.
- Purging: babeskopia zaharrak ezabatzea nahi ote dugun.
- Report: babeskopiaren txostena. Besterik ezean /var/log/Nssbackup karpetan gordetzen du.
- Ezarpenak zehaztu ondoren gordeko ditugu eta babeskopia egiteko aginduko diogu.
Noizbait erabili beharko bagenu babeskopia bi eratan egin dezakegu: agindutako tokira joan .tar fitxategian klikatu eta osoa edo zati bat deskonprimitzea gura dugun tokian; edo aplikazioetan Nssbackup Restoration egin babeskopia aukeratu eta zegoen tokira berreskuratuko du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina