H5P htlm5 formatuko jarduera interaktiboak diseinatzeko software irekia da. Aplikazio hauek plugin bidez instalatzen ahal dira, besteak beste Wordpress, Drupal eta Moodle-en.
Irakasleen ikuspuntutik Moodleekiko integrazioa da bereziki interesgarria. Moodlen aukeran dauden 50tik gorako jarduerak prestatu eta ikasleek bertan aritzen ahal dira edo esportatzen ahal dugu kapsula (embed) bidez edozein web orrira.
Era berean, jarduera horietako batzuk ikasleek eurek sortzeko oso interesgarriak dira, besteak beste:
- denbora lerroak
- irudi interaktiboak edo image-hotspots
Eta hor dago koska. Egun, badirudi hiru bide daudela ikasleek jarduerak sortzeko:
A- h5p.org web orria. Duela gutxi arte bertan saioa hasita edozein jarduera sor zitekeen, baina egun, h5p.com sortu zutenetik egin daitezkeen jarduerak hauetara murriztu dituzte: Course Presentation, Multiple Choice, Fill in the blanks, Column, Image Hotspots, Acordion, Flashcards, True/False Question, Sumari, Interactive Book, KewAr Code eta Advent Calendar. Hauetako edozein egiteko ikasleak erregistratu (ez komenigarri 14 urte baino gazteentzat) eta saioa hasi behar du. Hautaketan Image Hotspots dago, gune beroak dituzten irudi interaktiboak, beraz hau izan daiteke modurik errazena. Behin ikasleak irudi interaktiboa egina irakasleari bidaltzen ahal dio, Berrerabili botoiaren bidez, h5p formatuko fitxategia eta honek Moodleen integratu (editatzeko aukerarekin) edo Enbotatu botoia klikatu eta kapsula bidali Moodleen integratzeko (editatzeko aukerarik gabe).
B- h5p.com h5p softwarearen sortzailea den Joubel enpresak web orri honetan hosting zerbitzua ematen du eta 30 eguneko doako proba denbora ematen du. Horrek batetik erregistroa eta bestetik denbora muga du kontra eta alde edozein jarduera egin daitekeela. Hau izan daiteke Time-line edo denbora lerroak egiteko modua.
C- Moodlen bi aukera ikusten ditut:
C.1 Irakasleak jarduera sortzea eta ikasle bati edo taldetxo bati garapenaren ardura ematea. Horretarako irakasleak sortu behar du H5P jarduera (izena jarri eta mota aukeratu) eta gorde, ondoren, jardueraren menuan aipatu ikasleei irakasle rola emango die.
Irudi honetan ikusten da nola alegiazko bi ikasleri irakasle rola eman diedan. |
Horrela ikasle horiei, eta soilik horiei, jarduera hori editatzeko aukera agertuko zaie engranaje moduan.
Komeni da errekurtso hau ez erabiltzea kalifikazioa sortzen duten jardueretan kalifikazioak ez sortzeko.
C.2 Administratzaileak H5P ariketak egitea helburu duen ikastaro bat sortzea eta bertan ikasleak matrikulatzea. Ikasleak, irakasle rolean, H5P jarduera sortuko du, deskargatu eta ohiko ikastaroan irakasleari bidaliko dio. Irakasleak, ohiko ikastaroan, partekatzen ahal ditu ikasleek bidaliko produktuak.
Ikastaro hori erabili daiteke behar den guztietan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina