Baliabideen kasuan (irakurgaiak, estekak, bideoak...) marka ikasleak eskuz egiten du (irakasleak ez du ikusten) eta jardueretan bidalketa egitean, galdetegia erantzundakoan... automatikoki markatzen da.
![]() |
Ikastaro baten bi baliabide eta bi jarduera eskuinean osaketaren jarraipena egiteko kontrol laukiak dituztela. |
Autokontroleko tresna da, ikasleak jakiteko zein baliabide eta ariketa osatu duen. Ez du balio ebaluaziorako edo kalifikaziorako. Irakasleak ez ditu ikasleen markak ikusten. Bigarren funtzio bat motibazioa da: material guztiak kontsultatzeko eta jarduerak guztiak egiteko grina pizten du ikasle askorengan.
AKTIBAZIOA
- Osaketaren jarraipena egiteko zure ikastetxeko Moodle gunean aktibatuta egon behar du. EAEko ikastetxe publikoetan hori ez dago Moodle kudeatzailearen esku. CAUri (cauf09@hezkuntza.net) eskatu behar zaio aktibatzea (Aginte-panela > Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuak > Osaketaren jarraipena gaitu -enablecompletion-). Eska daiteke, era berean, era lehenetsian ikastaroetan aktibatuta agertzea ala ez (Berezko osaketaren jarraipena -completiondefault-: erabili berezko jarduera edo ez adierazi jardueraren osaketa).
- Behin hori aktibatuta irakasle bakoitzak bere ikastaroen ezarpenetan osaketaren jarraipen aktibatu edo desaktibatu dezake:
- Bukatzeko, ikastaroaren barrenean, baliabide eta jarduera batzuk izan dezakete jarraipena eta beste batzuk ez, eta , dutenek, izan daiteke ikasleak eskuz jarrita edo automatikoa baldintza batzuk betetzean.
Jardueraren ezarpenetan
![]() |
Ikastaroaren ezarpenetan |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina