Ez nuen aukerarik izan erreala ikusteko baina, zenbaitetan, txirrindulari-lasterketetan gertatzen den bezala, teknologiari ezker hainbat fenomeno hobeto ikusten dira etxeko sofatik.
Bideoa egiteko software libreko bi aplikazio erabili ditut: batetik Stellarium eklipsea ikusteko eta bestetik OBS Studio pantailatik grabatzeko.
Lehenengoak pazientzia pixka bat eskatzen du fenomenoa ikusteko:
- bilatzailearen bidez "ilargia" astroa bilatu
- zentratu pantailan denbora pasarekin mugi ez dadin
- eklipsearen unea kokatu (atzera eginez hilaren 10 arte, gaueko hamarrak arte esaterako -kontuan izan eklipsea GMS 0 ordutan gutxi gora behera hasi zela 4ak arte-)
- eman erreprodukzioa azkartzeko botoiari hiru aldiz.
Eta hona hemen bideoa:
Kontuan izan 17 segundotan lau bat orduko prozesua ikusten dela, alegia 15 bat aldiz azeleratuta dagoela.
Hasieran ikusten da nola itzala zabaltzen den eskuinetik ezkerrera eta astroa nola iluntzen den. Bukaeran, ordea, eskuinetik ezkerrera argitasuna zabaltzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina