2017/10/08

Nola ikusi zure Zim koadernoa Android-en

Oharrak hartzeko Zim wiki aplikazioaren erabiltzailea bazara (bestela begiratu mezu hau) eta zure koadernoa ikusi nahi baduzu -ez editatu- Android telefono edo tabletan begira nola egin daitekeen.

Abiapuntua da fitxategi sinkronizatzaile bat instalatzea ordenagailuan eta Androidean, hala nola Nextcloud, eta kontu bat izan hornitzaile batekin.
Koadernoa sinkronizatutako karpetan izatea komeni da, hartara koadernoa sinkronizatuta ikusiko dugu baina formaturik gabeko txt-ean.

Web formatuarekin ikusi nahi baduzu koadernoa html formatura esportatu behar duzu:
Fitxategia > Esportatu > Koaderno osoa > Esportatu orri guztiak fitxategi bakar batean eta arakatu -Browse-  sinkronizatutako karpeta eta izena jarri Zim.html > Ados

Zim.html fitxategia ikusteko Android-aren fitxategi arakatzailea erabiltzen ahal duzu -Nextclouden arakatzailearekin ez dabil-.

Hurrengo pausua izango da html formatuko fitxategi horri laster-marka bat egitea telefono edo tabletaren mahaigainean. Horretarako instala dezakezu besteak beste fitxategien laster markak egiteko aplikazio bat: Shortcut Customizer Dezit. Abiatu eta aukeren artean Zim.html fitxategiaren laster-marka egiteko aukeratuko duzu Other.


Fitxategia aukeratzeko desplazatuko korrituko duzu atzamarra eskuinerantz menua agertzeko eta bertan Internal storage -Barneko biltegia- aukeratu.


Eta bertan sinkronizatutako karpetan aukeratu Zim.html fitxategia.


Eta Zim.html laster-marka mahaigainean agertuko da.


Bertan klikatuta fitxategia ikusteko hautatu Html ikustailea. Pantailan agertuko zaizkizu ezker aldean eta kolore urdinez koadernoaren orriak eta edozein orritan klikatuta orri horren edukia ikusiko duzu html formatu ederrean.



Bi ohar:
  • Nahiz eta koadernoa sinkronizatuta izan Zim.html fitxategia eguneratzeko esportatu behar dugu berriro.
  • Laster marka egiteko erabilitatako Shortcut Customizer aplikazioa desinstalatzen ahal dugu behin laster marka egina berriro erabili behar ez badugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina