2013/12/15

Viking 1.5 euskaraz


Viking Linux, Windows eta Mac OS X sistemarako GPS datuak ikusi eta editatzeko mahaigaineko aplikazioa. Interesgarria OpenStreetMaps.org eta OpenCycleMap.org mapak erabiltzen dituelako. Arrastoak, ibilbideak eta bide-puntuak inportatu, editatu eta esportatu egiten ditu.

Nola funtzionatzen duen ikasi nahi baduzu tutorial ireki bat duzu hemen: http://viking-euskaraz.wikispaces.com/

1.5 bertsio berrian euskara hizkuntza sartu dute.

Viking instalatzeko http://sourceforge.net/projects/viking/ orritik deskarga dezakezu. Ubuntun PPA biltegitik instala dezakezu terminalean hurrenez hurren hauek exekutatuz:

sudo add-apt-repository ppa:rw-norris/viking
sudo apt-get update
sudo apt-get install viking

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina