2011/11/30

Linuxen mahaigaineko interfazeen afera

Azken hilabeteetan Linuxen munduan agertu diren mahaigaineko interfaze berriek eztabaida bizia sortu dute erabiltzaileen artean. Blog honen irakurleen artean ere odola bor-bor jarri zaigu gaia aipatzean. Ez dadila odolik isuri. Inkesta honen bidez ikusiko dugu zein den gogokoena. Marka ezazu zure gogokoena eta ondoren klika Submit botoian.
Bozka egiteko epea gaur hasi eta gaur zortzi -abenduaren 7an- bukatuko da.


2 iruzkin:

  1. [TrollMode= ON] Zeeeeer?! Ez dela Elementary proiektua zerrendan agertzen? Inkesta honek ez du fidagarritasunik, linuxerako egungo proiekturik berritzaileena baztertzen duelako [TrollMode= OFF]

    ErantzunEzabatu
  2. Sentitzen dut Makilakixki baina orain ezin dut aldatu. Beste bat kategorian eman dezakezu boza. Marlin dela medio banekien proiektu interesgarria zela baina uste nuen oraindik ez zegoela erabiltzeko moduan.

    ErantzunEzabatu