2010/04/04

Firefox gehigarriak: zenbait gehigarri interesgarri.

Firefox interneteko nabigatzailea hain erakargarri egiten duen gauzetako bat bere gehigarriak dira. Osagarri hauen bidez nabigatzaileak eskaintzen dituen zerbitzuak nabarmen handi ditzakegu gure beharretara egokituz.
Ehunkada gehigarri daude; kontua ez denak instalatzea zeren eta nabigatzailearen funtzionamendua moteltzen dute -batzuk besteak baino gehiago-. Gomendatutakoak, interesgarriak iruditzen bazaizkizu, instalatu, frogatu eta ondoren erabaki  mantentzea edo desinstalatzea.
Hemen dituzu ordena alfabetikoan interesgarriak iruditzen zaizkidanak:
  • Adblock Plus: Web orrietako propaganda blokeatzeko.
  • EpubReader epub formatuko liburu digitalak irakurtzeko.
  • Euskalbar: euskara eta gaztelania, frantsesa, ingelesaren arteko hiztegiak, Euskalterm, corpusak, esaera zaharrak... eta zer dakit nik dena batera.
  • Lehen hitza euskaraz euskarazko edukia lehenesten du.
  • Right Inbox: Gmaileko mezuen bidalketa programatzeko. 
  • S3 Google Translator web orrien testu zatiak edo web osoak itzultzeko tresna.
  • Webmail Ad Blocker: web posta zabalduenetan publizitatea ezabatzen du.
  • Xuxen zuzentzaile ortografikoa: nabigatzailean idazten ditugun orrietan, hala nola web-posta, blog, formulario eta wikietan euskarazko zuzentzaile ortografikoa aktibatzen du.
* Firefox 57 (Quantum) bertsiotik aurrera bakarri webextension formatua duten gehigarriek funtzionatzen dute.
2018ko abuztuaren 24an eguneratua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina