Aspaldi honetan boladan dago aurkezpenak sinple -ez eskasak- eta formaz garbi eta minimalistak egitea.
Logseq aplikazioa bi baldintza horiek betetzea errazten du eta, bide batez, edukia ondo gordeta geratzen da eta berrerabiltzeko eta moldatzeko prest.
Logseq erabiltzen baduzu eta aurkezpen bat egin eta erabili nahi baduzu hau da nire bide proposamena:Edizioa:
- Logseq ireki eta zure gogoko koadernoan (graph) orri berri bat ireki.
- Lehenengo paragrafo edo blokean "/" idatzi eta aukeratu goibururako maila bat (h1, h2...)
- Hurrengo diapositibara pasatzeko sakatu Sartu. Beste lerro bat gehitu nahi baduzu sakatu Mayus+Sartu.
Testuaren formatua mugatua da baina markdown formatuaren bidez editatu dezakezu *etzana* edo **lodia**.
Zerrenda buletadunak egin daitezke asterisko bat jarrita elementu bakoitzaren hasieran edo formatu honekin:

sagarrak

laranjak

madariak

edo zenbakidunak

garbitu

kendu xaboia

errepikatu

Edizioan gehitzen ahal duzu irudiak. Horretarako lerro berria gehitu eta bertara arrastatu irudia arakatzailetik. Irudiaren beheko eskuineko kontrolaz alda dezakezu tamaina.
Interneteko estekak jartzeko markdown formatua erabiltzen ahal dugu, adibidez: [https://www.berria.eus] (Berria).
Diapositiba berria egitean (Sartu) Tab sakatuta azpi-blokeak egiten ahal ditugu.
Aurkezpena ikusteko:
Goiko paneleko ... (hiru puntu ikurra) sakatu eta "View as slides" aukeratu. Eskuinean panel bat irekiko da aurkezpenarekin. Diapositiba batetik bestera teklatuko geziak erabiltzen ahal dituzu edo aurkezpenaren kontrola. Diapositiba eskuinetik agertuko dira eta azpi-blokeak erabili baditugu behetik gora. Pantaila osoan ikusteko F sakatu behar da.
Aurkezpenak egitea ez da inolaz ere PKM edo Ezagutza Pertsonalaren Kudeaketarako kode irekiko Logseq aplikazio honen funtzio nagusia baina hori ere bada.