Erabili ahal izateko tagzania.com orrian sartu eta, aurreneko aldia bada, erregistratuko gara. Ondoren, lokalizatu beharreko elementua hautatuko dugu:
Delako elementua mapan kokatu eta honi buruzko informazio gehigarria jarriko dugu: izena, etiketak, deskripzio laburra, web-orria. Gorde eta prest egongo da ikusi, bidali edo web batean kapsulatzeko.Hona adibide bat. Kasu honetan Antigua-Luberri BHIko eremua:
Antigua-Luberri BHI
Erabilpen didaktiko aunitz dituen lanabesa da. Adibide bat ikusi nahi baduzu begira Antonio Machadori buruzko unitate honen bigarren aktibitatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina