2020/05/07

Nola egokitu Zim Wikiaren koloreak gai ilunetan ondo ikusteko

Aurreko mezuan komentatu nuen bezala Zim Wikiren koloreak ez dira egokienak gai ilunekin ikusteko (Yaru-dark, Mint-dark...), atzeko planoa grisa izanik esteken urdin iluna nekeza eta nabarmentzearen horiak ikusezina bihurtzen du testu zuria.

Konponbidea

A.A- Ordenagailu horretako Zim erabiltzaile guztiek gai ilunak erabiltzen badituzte, ireki terminala eta

sudo gedit /usr/share/zim/style.conf

eta pasa B puntura.

A.B- Ordenagailu horretan Zim erabiltzaile bat edo gehiago gai argiak erabiltzen badituzte, kopiatu Zim Wikiaren konfigurazio parametroen fitxategia zure konfigurazio partikularretara, terminalean:

cp /usr/share/zim/style.conf ~/.config/zim/

eta editatu

gedit ~/.config/zim/style.conf

B- Egin aldaketa hauek:

  • Azpimarra edo nabarmenduaren kolorea horitik marroira pasatzeko bilatu testu hau:

[Tag mark]
#underline = single
background = yellow

eta yellow-ren ordez brown kolorea jarri.

  • Esteketarako urdin ilunaren ordez ilun argia jartzeko bilatu testu hau:

[Tag link]
foreground = blue

eta blue-ren ordez #91c7eb kolorea jarri.



Gorde fitxategia eta Zim Wikia irekitzean ikusiko duzu estekak urdin argian eta nabarmenduak atzeko kolore marroiarekin.




2020/05/06

Ubuntu 20.04 etxeko ordenagailulan: lehen inpresioa eta nire konfigurazioa

Instalatu dut Ubuntu 20.04 LTS edo iraupen luzeko bertsioa, izenez Focal
Fossa eta nahi dut zuekin lehenengo inpresioak eta itxura aldetik nola konfiguratu dut zuekin partekatu.





Instalazioaz
  • Lehenik eta behin seguritate kopia egin dut bada ezpada ere (Back in Time).
  • Instalazioan atzeman dudan berritasun bakarra da hasieran sistemak USB live-aren integritatea konprobatzen duela (saltatu daiteke Ctrl+C) eginez. Lehenengo saioan esan nion instalazioan eguneratzeko eta begiratzeko kontrolatzaile pribatiboak eta ataskatu zitzaidan. Kanpora eta berriz hasi nintzen opzio horiek desmarkatuta eta ondo. Instalatu ondoren:
sudo apt get update
sudo apt get upgrade
sudo apt install ubuntu-restricted-extras

  • Instalazioa automatikoa egin beharrean nik markatutako partizio parametroekin egiteko esan nion. 124GBeko SSD diskoa eta disko gogor bat daukat. Disko gogorrean /home mantendu dut (formateatu gabe datuak eta ezarpenak ez galtzeko) eta SSDan boot-efi, swapp eta / ezarri ditut.

  • Berrabiarazi ondoren, ezarpenetan sortu ditut etxekoen erabiltzaileak lehendik zituzten izen berdinekin. Sortzeko ordena azken instalazioaren berdinarekin asmatzen baduzu ez dago arazorik baina ordena desberdina bada erabiltzailean sortzen dira baina sartzean arazoak gertatzen dira fitxategien jabetza ez dagokielako. Erraz konpontzen da. Administratzailearen rolarekin arazoak dituzten erabiltzaileentzat terminalean agindu hau emango dugu:
sudo chown -R erabiltzaile-izena  /home/bere-karpetaren-izena/

Horrekin erabiltzaileari bere karpeta, eta haren barneko karpeta eta fitxategien jabetza emango diogu.
Ad. sudo chown -R maite /home/maite/


Lehen inpresioa:

  • Abio denbora polita: minutu erdi erabiltzaileen zerrenda agertu arte eta 4 segundo erabiltzailearen saioa hasteko (Intel Corei i3/ 4GB REM eta SSD).
  • Instalatu berria RAM erabilera 900MBeko da. Horretan lan handia egin dute Gnome eta Canonicalekoek zeren eta 18.04an sistemak 1,5GB RAM jaten zituen.
  • Ambiance gaia gustukoa nuen eta Yaru berria ere ederra eta definizio argikoa da.
  • Aplikazioak azkar irekitzen dira eta orain arte funtzionamendua blokeo eta akats gabea izan da. Errore mezua agertzen da noizbait baina erraz ken daiteke.

Nire gustuko pertsonalizazioa:

Gnome klasikoaren zalea naiz baina ematen dit Flashback museorako geratzen ari dela eta, ikusita RAM kontsumoa murriztu dutela aukera bat emango diot Gnome-Shellari itxura tuneatuta.
Hau dena gustu kontu eta erabilera kontua da, noski.

Ez ditut maite pantaila zuri zuriak, batez ere gauez, horregatik ezarri dut:
  • Yaru iluna: Yaru da Ubunturen gai lehenetsia bertsio honetan eta ezarpenetan hiru aukera nagusi ematen ditu: argia, estandarra eta iluna. Nik iluna hautatu dut. Proban dudan programa guztiekin ondo ikusten da Zim Wikia salbu (konponbidea du).

  • Era berean begiak gutxiago nekatzeko eta loa ez eragozteko f.lux instalatu dut.
sudo apt install fluxgui
Aplikazio honek gauez tonu gorrixka jartzen dio pantailari. Abiatzean konfiguratu behar dugu zehazteko gutxi gora behera gure kokapena -jakin dezan noiz ilundu eta argitzen duen- eta saioarekin batera abiatzeko -autostart-.
  • Panelari buelta pare bat eman diot praktiko izan dadin eta pantaila gutxi okupatzeko eta, proba batzuk egin ondoren, Gnome-Shellen lau hedapen instalatu ditut: Aplikazioen menua, Lekuak -places-, Dash to panel, eta appindicators. Lehenengo biek panelaren eskuinean jartzen dute Aplikazioak eta Lekuak, hirugarrenak panelean jartzen ditu gogoko eta martxan dauden aplikazioak eta laugarrenak sistemaren erretiluko aplikazioen ikonoak.

Horiek instalatzeko:
        sudo apt install gnome-shell-extensions
sudo apt install gnome-shell-extension-dash-to-panel
        sudo apt install gnome-tweak-tool

Orain berrabiarazi behar da ordenagailua eta ireki Hedapenak edo Dohikuntzetako menuko Hedapenak.


Azpiko irudian ikusten denez, aktibatuko dugu Applications menu (Aplikazioak),
Places (Lekuak), Ubuntu app indicators eta Dash to panel. Azken hau engrananean klikatuta ondoren azalduko dudan bezala konfiguratzen ahal dugu.


Nik horrelako zerbait nahi nuen:



Horretarako Dash-to-panel-en konfigurazioan zehaztuko dugu

a- kokapena (position):  goian (top) eta erdiratua eskuin eta ezkerreko elementuen artean (center, floating between left and rigth elements)

b- estiloa (style): ikonoen tamaina 36 pixel inguru, eta panel beltza gardena %40 opakutasunarekin.




Panel honen bidez beheko panelik ez dugu behar, martxan dauden aplikazioak ikusiko ditugu laranjaz azpimarratuta eta aurre-bistaratzearekin eta gainean eskuin klik eginda finkatzen ahal ditugu atrakean.

Bide batek Doikuntzetan, Leihoen titulu-barrak atalean leihoen kontrolak ezkerrean jarri ditut.

Aplikazioak ditugu panelean baina zeintzuk ageri, zeintzuk ez eta zein ordenean kudeatzeko tresnarik ez (Aplikazioak elementuaren gainean eskuin klik eginda ez da aplikazioen kudeatzailea irekitzen). Hori konpontzeko Alacarte aplikazioa instalatu dut:

sudo apt install alacarte


Oinarrizkoak bukatzeko, hodeiarekiko sinkronizazioa aktibatu dut. Sinkronizazio hori egin daiteke Ezarpenak > Lineako kontuak bidez baina nire hodeia Nextcloud-en dagoenez, sinkronizazioa automatizatzeko, instalatu dut  Nextcloud bezeroa

sudo apt install nextcloud-desktop

Konfiguratu zerbitzariarekin eta ezarri abiatzeko sistemarekin batera.


Konklusioa:
Sistema sendoa, arina, azkarra, egonkorra, ederra eta erabilgarria denaren sentsazioarekin geratu naiz.
Ekainean Linux Mint LTS bertsioa atera behar du eta probatu nahi dut baina ematen dit, ahal badut, hurrengo Luberri sistema honen antza izango duela.

2020/04/29

Linux: Ktouch mekanografia ikasteko aplikazioa


Mekanografia ikastea inbertsio txiki bat da, ordu batzuetako inbertsio bat etekin handia ematen duena: denbora laster berreskuratuko duzu eta, batez ere, erosotasunean izango dugu irabazia: idaztea plazer bat izango da eta ez buru eta begi ariketa nekagarria.

Linuxen mekanografia ikasteko aplikaziorik hoberena, nire ustez, Ktouch da: Interfazea euskaraz eta argia, pantailako laguntza, mailaz automatikoki pasatzeko aukera, estatistikak...


Instalazioa egiteko Ubuntun software-biltegitik egin dezakezu edo terminalean ondokoa itsatsi eta exekutatuta:

sudo apt install ktouch


Behin instalatuta abiatzeko Aplikazioak > Hezkuntza atalera joko dugu Ktouch abiatzeko. Abiatu eta izena eskatuko digu, izan ere, saio berdina pertsona batzuk erabiltzen badute horrela identifikatuko du erabiltzailea eta dagokion ikasgaian hasiko da.


Ondoren ikasgaien hizkuntza zehaztuko dugu. Lehenengo ikasgaiak berdinak izaten dira baina hitzak agertzen direnean euskal hitzak agertuko dira.


Hurrengo urratsa izango da ezarpenak konfiguratzea.




Ondoko irudian agertzen da nik nola konfiguratu dudan trebakuntza. Hemen bakoitzak bere gustura. Nik desaktibatzen ditut estatistikak arreta desbideratu eta kontzentratzeko oztopatzen dutelako. Lerro bukaeretan Sartu tekla errealitatean hori erabili behar dugulako. Eta, bukatzeko maila gainditzeko gutxieneko abiadura eta zehaztasuna irudian agertzen diren zenbakietara jaisten ditut programak proposatzen dituenekin ez dagoela modurik ikasgaietan aurrera egiteko.



38 maila ditu ikastaroak. Lehenengo 15etan letrak lantzen dira eta gainerakoetan karaktere grafikoak eta zenbakiak abestirekin tartekatzen dira ikasketa gozatu eta hatzak arintzeko.


Eta ariketekin hasten garenean honelako pantaila agertuko da:




Animatzen bazara mekanografia egiten hona aholku batzuk:
  • Hasi eta buka egin behar da, beraz, hauta ezazu garai egokia hasteko kontuan izanda egunean ordu erdi egiten baduzu hiru edo lau aste inguru beharko duzula. 
  •  Kontzentrazio handia behar da eta teklatua ez begiratzeko determinazioa. Hautatu une egokiak eta aritzeko eta ezin baduzu begirada kontrolatu estali dezakezu teklak gometsen bidez, ahal dela kolorezkoak markatzeko hatz bakoitzari zein tekla esparru dagokio.

  • Atseden bat edo bi egitea komeni da eta horietan eskuak, besoak eta sorbalda luzatzeko ariketak egin. 
  • Akatsik ez egiteak du garrantzia, ez pikatzeko abiadura. Ktouch-ekin bukatu ondoren idatzi ahalik eta gehien: mezuak lagunei, txateatu, ... ikasitakoa finkatzeko.
Animo.


(Ktouch-en gaineko mezua 2010ean idatzi nuen eta 10 urteren ondoren berridatzi dut. Klasiko bat da.)

2020/04/23

Nola egin ahozko azalpenak edo iruzkinak Moodlen

(Benetako irakasleen iruzkinak entzun ondoren berridatzia)

Bai zereginak deskribatzean bai horien bidalketen kalifikazioa-ebaluazioa egitean Moodlek eskaintzen du aukera fitxategiak eransteko.

Erabilera intentsiboko egun hauetan batez ere ikasle guztiei zeregin guztietan iruzkinak idaztea nekagarria da eta, batzuetan, denbora faltagatik ez dugu egiten edo iruzkinak nahi baino laburragoak egiten ditugu. Ahozko iruzkinak egitea izan daiteke aukera bat lana arintzeko, batez ere teklatuarekin trebeak ez garenontzat.

Deskripzioak zein iruzkinak egiteko Atto editorea erabiltzen badugu* , eta
goiko irudian agertzen den bezala zereginaren ezarpenetan Feedback iruzkinak aktibatuta badugu aukera izango dugu iruzkinean bertan testuarekin batera ahozko iruzkinak. Horretarako Atto editorearen tresna barran barra guztiak erakusteko botoia sakatu eta Txertatu audio grabazioa klikatuko dugu.


Baimendu nabigatzaileari mikrofonoaren erabilera, begiratu mikrofonoaren ozentasuna eta grabatu. Bi minutuko topea dauka. 

Kito

Ikasleak horrela ikusiko du.



Bi minutuko grabazioak motz geratzen bazaizkizu Audio Online Voice Recorder gehigarria instala dezakezu nabigatzailean (denek onartzen dute)
Behin instalatuta nabigatzailearen barran agertuko da bere abiarazlea eta klikatu ondoren honelako interfazea sinplea ikusiko dugu:


Start Recording eginda grabazioa hasi Stop Recording gelditzeko eta Download egindako grabazioa gordetzeko.

Orain ikusiko dugu Moodleen nola aktibatu behar den horrelako grabazioak bidaltzeko aukera;

Demagun zeregina dagoeneko diseinatuta duzula: aktibatu edizioa > sartu zereginaren ezarpenetan eta joan Feedback motak atalera. Bertan aktibatu Feedback fitxategiak (Feedback iruzkinak testukoak dira, horiek ere aktibatzea komeni da sikiera abisatzeko ikasleari audio feedbacka duela).

Zeregina zuzentzean aurretik azaldu dudan moduan grabatu eta gorde dugun audio fitxategia Fitxategiak atalera arrastatu edo txertatuko dugu. 

Irudian ikusten denez testu iruzkina erabili daiteke abisatzek ikasleari iruzkina audio fitxategian duela.














Ikasleak kalifikazioa jasotzen duenean horrela ikusiko -eta entzungo- ditu irakaslearen iruzkinak.






Modu batera zein bestera egin ahozko iruzkinak egitean tentuz jokatu behar du irakasleak, izan ere ikasleak iruzkinaren grabazioa edukiko du.





Oharra:
* Seguru aski aktibo duzun testu editorea Atto izango da, baina mezu honetan duenaren itxura oso desberdina badu izan daiteke TinyMCE editorea edukitzea. Moodleeko erabiltzaileak aukera dugu Atto edo TinyMCE erabiltzeko. Aldatu nahi baduzu zure Moodleeko profilera joan > Aukerak > Editorearen hobespenak eta bertan Atto editorea aukeratu.





2020/04/21

Nola konpondu PCIe Bus error=Corrected

Hainbat ordenagailuetan Linux-ekin abiatzean errore bat ematen du,  PCIe Bus error severity=Corrected han zuzen,k eta errorearen erregistroan ataskatzen da azpiko pantaila erakutsiz. Gainera erroreak etengabe sortzen ditu erregistroak eta hauek root partizioa betetzen dute. Hori gertatzen da ere instalatzeko USBan, beraz, aurrena bertan konpondu behar da errorea eta ondoren instalatu berri den ordenagailuan.

Errore hori gertatzen da hainbat eramangarritan:

  • Asus R514U
  • HP Pavilion 360 converter 

 

abioan eta itzaltzean agertzen den pantaila


Hemen deskribatuko du urratsez urrats nola lortu dut Ubuntu instalatzea eta errorea sistematik kentzea. 

 
1- Instalazio USBa prestatu sartu eta ordenagailua piztu.

2- Abioaren ordena aldatzeko sakatu F2.  BIOSean gaudela F8 sakatu eta aukeratu zure instalazio USBa.


F10 sakatu eta segituan agertuko da Grub menua.

3- Denbora galdu gabe E sakatuko dugu Grubaren konfigurazioa aldatzeko.
Agertzen den pantailan linux jartzen duen lerroraino joan


eta quiet splash ondoan pci=noaer idatziko dugu (teklatua ingelesezko ezarpenekin dagoenez "=" ikurra egiteko 0tik eskuinera dagoen harridura ikurrarekin egingo dugu). Ondoren F10 sakatu eta Ubuntu abiatuko da.


4- Instalazioa egingo dugu beste edozein ordenagailuan egiten dugun moduan.

5- Instalazio berrian USB liven genuen arazo berdina izango dugu, beraz, Grub-menua agertzen denean 3. puntua errepikatu behar dugu, hau da, E sakatuta grub-aren konfigurazioa aldatu. F10 sakatu onartzeko eta ordenagailua abiatuko da.

6- Behin ordenagailua martxan dugula Grub-aren konfigurazio fitxategia aldatuko dugu horretarako terminala ireki eta

sudo gedit /etc/default/grub

(beste Ubuntu bada gedit edo eraren ordez pluma, xed edo beste editore bat jarri).

Ireki den fitxategian,
GRUB_CMDLINE_LINUX_DEFAULT="quiet splash"
lerroan gehitu pci=noaer. Horrela geratuko da
GRUB_CMDLINE_LINUX_DEFAULT="quiet splash pci=noaer"



Gorde eta itxi fitxategia. Ondoren terminalean:

sudo update-grub

eta berrabiarazi ordenagailua.

Errorea konpondua behar du. 

 

5. puntua aplikatu aurretik sistema probatu baduzu eta erroreen pantaila agertu bada gerta daiteke errorearen erregistroak dagoeneko root partizioa bete izana. Sistemaren monitorean > Sistemaren-fitxategiak ikus dezakezu / partizioak zenbat okupatzen duen. 10GB baino gehiago betetzen badu komeni zaizu erregistroen fitxategi batzuk hustea. Ikusteko zein duen tamaina erraldoia terminalean egin:

ls -s -S /var/log/

eta husteko fitxategi erraldoiak, kasuan kasu,

sudo > /var/log/syslog
sudo > /var/log/kern.log



Oharra:
Eguneraketaren bat egitean Grub-a eguneratuko balitz galdetuko luke Grub-aren konfigurazioa mantentzea edo aldatzea. Kasu honetan erantzun beharko genuke uneko konfigurazioa mantentzeko pci=noaer ez galtzeko. Deskuiduz berrituko bazen 6. puntua errepikatu beharko genuke.



2020/04/15

Xournal++ bideo-tutorialak, bideo-konferentziak eta PDFak editatzeko aplikazioa

Xournal++  C++ eta GTK3 bidez idatzitako irudiak editatzeko aplikazio libre eta multiplataforma (GNU/Linux, Windows, MacOS). Xournal zaharra baino dezente hobeto funtzionatzen du.
Irekitzen dugunean antzinako koaderno baten itxura duen interfaze bat ikusiko dugu. Baina horrek ez gaitu tronpatu behar. Xournal++ ikasleentzat baino irakasleentzako tresna da.

Zein dira, nire ustez, bere funtzionalitate nagusiak:
  • Bideo-tutorialak eta bideo-eskolak ematea.
  • PDF dokumentuen gaineko edizioa, batez ere argazki motako PDFen kasuan (EAEko Hezkuntzak hainbeste maite dituenak).
Erabilera desberdinak direnez, bakoitzak bere aldetik komentatuko dut.
Lehenengo kasuan Xounal++ erabili daiteke arbela zuri moduan haren gainean idazteko arkatzez edo forma geometrikoen bidez. Erabilera hau, nire ustean, bereziki interesgarria da matematika, fisika, kimika teknologia arloetan non aritmetika, formulak, grafikoen zirriborroak... asko erabiltzen diren.





Orri zuria gehien bat bideo-tutorialak edo ikasleekin bideo-konferentziak egiteko erabiliko dugu. Bideo-tutorialak egiteko aplikazioak eta bideo-konferentzia gehienek ez dute arbelik baina pantaila erakusteko edo partekatzeko aukera ematen dute. Offline aplikazioa denez online arbelek baino azkarrago eta arazo gutxiago emango digu.

Horretarako aplikazioak hainbat atzeko plano ditu: zuri hutsa, lerroduna, karratuduna, sareta, pentagrama...



eta hainbat tresna: arkatza, ezabagailua, nabarmengailua, irudiak eta testua txertatzeko tresnak.

Tex notazioa (Tex aplikazio bat instalatzea eskatzen du) erabili daiteke formulak idazteko (Ikus Tex notazioa Wikipedian).



Horrelakoetan ondo etortzen da tableta grafikoa arkatza saguaren bidez baino hobeto mugitzen baitu (animazioa sagua erabiliz egin du, bistan da).



Bigarren funtzionalitate da orri zuria editatu beharrean irudi bat edo PDF baten gainean editatzea.


Irudi baten gainean editatzeko orri zurian irudia txertatuko dugu eta PDF baten gainean editatzeko egingo dugu: Fitxategia > PDF oharpena eta PDF fitxategia kargatuko dugu, haren gainean nabarmentzeak, oharrak eta abar egin eta gero oharrak dituen PDFa esportatuko dugu. Hau bereziki praktikoa da argazki moduko PDFetan.

Txertatutako irudi baten gaineko edizioa

Irudi motako PDF baten gaineko edizioa

 

Instalazioa

Azaleko deskripzio honek interesa ireki badizu kontuan izan GNU/Linux, Windows eta Mac bertsioak daudela eta aplikazioaren Github-orrian azaltzen da nola instalatu edo deskargatu.

1.1 bertsioa euskaraz dago baina aurrekoa instalatu baduzu  bada jar dezakezu euskaraz jar dezakezu xournalpp.mo fitxategia deskargatuta eta, Linuxen, fitxategia dagoen karpetan terminalean hau jarrita:

sudo cp xournalpp.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES



Oharrak:

  • Multiclass monitor interaktiboarekin erabili nahi badugu ezarpenetan parametro bat aldatu behar dugu ondo funtzionatzeko. Editatu > Hobespenak > Sarreren sistema eta bertan Touch Devide detektatzen du eta proposatzen du ukipen-pantaila moduan erabiltzea eta aukeratu behar da sagua moduan.

Bestetik kontuan izan behar dugu Multiclassen Xournal++eko azpi-menuek ez dutela funtzionatzen ukitzean. Sagua erabili behar dugu.


Mezu honetan aplikazioaren itxuraren gaineko iradokizun batzuk, batez ere interfaze iluna erabiltzen duzuenontzat.


  • 2020ko apirilaren 20tik euskaraz dago Librezale elkarteari esker.


Beste aplikazio interesgarriak GNU/Linuxerako