2018/10/17

Nola berreskuratu hainbat gehigarri Thunderbird 60 instalatu ondoren.

Thunderbird 60k argia ikusi eta bi hilabetera Ubuntuk sartu du bere errepositorioetan. Azkarregi nonbait, izan ere Thunderbirdek orain egiaztatutako gehigarriak soilik onartzen ditu eta, zein geratu da kanpoan? zein eta Lightning egutegia. Harrapazak.

Linuxen eguneraketa eginda Thunderbird 60 instalatuko da eta, instalatutako gehigarria begiratzen baduzu agian baten bat onartzen ez dela esango dizu. Nire kasuan Thundebird berriak ez ditu onartzen: Lightning, S3-translator, use BCC instead eta Super Date Format.

Hona hemen soluzio bat:
Desgaitutako gehigarriak desintalatu.
Deskargatu xpi formatuan eta eta gero Thunderbirdetik instalatu; horretarako menua > Gehigarriak eta pantaila horretan, bilaketaren leihatilaren ondoan klikatu eta "instalatu gehigarria fitxategitik" klikatu eta arakatu deskargatutako xpi fitxategia(k).


Lightningen azken bertsioa euskaraz deskargatzeko Firefoxen azpiko estekan eskuin-klik egin eta "Gorde lotura honela..." aukeratu. Chromium-Chromen aski da  gainean klik egitea:


Beste hau S3-translator.
 
Beste batzuk: Use BCC instead gehigarriarentzat ez dago bertsio berririk.
Super Date format gehigarriarentzat ere ez dago bertsio berririk baina haren ordez ConfigDate erabili daiteke.

2018/10/03

OsmAnd 3k distantziak neurtzen ditu.

OsmAnd mugikorrerako OpenStreeMaps-en mapen gaineko nabigatzaile libreak bere 3. bertsioan distantziak neurtzeko gaitasuna gehitu du.


Distantziak neurtzeko alboko menua zabaldu eta bertan "Neurtu distantzia" tresna aukeratu. Ondoren mapan bi puntuen arteko distantzia neur daiteke edo, segitzen baduzu puntuak gehitzen, bidearen distantzia neurtzen du.



Oharra:
OSMAND instalatu nahi baduzu egin ezazu Fdroid-en bidez horrela OSMAND+, alegia, funtzionalitate guztiak dituen bertsioa doan izango duzu.

2018/09/14

Esteka motak ZIM wikian

ZIM wiki oharrak, apunteak, dokumentazioa... biltzeko aplikazio erraz eta praktikoa da. Ezagutzen ez baduzu oinarrizko informazioa duzu mezu honetan.

Erabiltzailea bazara interesatuko zaizu kontrolatzea estekak nola egiten diren, izan ZIM erabili daiteke web eta dokumentuen aurkibide moduan eta barne estekak ere interesgarriak dira.

Hiru dira ohiko estekak:

  • Web orri batera
Kopiatu orriaren URLa, hautatu testua, klikatu tresna barrako esteka tresnan eta itsatsi estekaren testu-koadroan:


  • Dokumentu edo fitxategi batera
Hautatu  testua, klikatu esteka tresna, Browse botoia sakatu eta arakatuz joan lotu nahi duzun fitxategia:

  • Zim-eko beste orri batera
Esteka hautatu eta ":" idaztean proposatuko ditu lehen mailako orriak. Azpi-orri bati lotu nahi badiogu berriro sakatu  ":" eta orri horren azpi-orriak eskainiko dizu.

Nola blokeatu Materen panela

Etxeko Linuxean Mate erabiltzen baduzu jakingo duzu ezarpenak erraz aldatzen direla, zenbait kasutan errazegi. Esate baterako mahaigaineko panela haren gainean eskuin klik  aldatu edo ezabatu daiteke eta horrek erabiltzaile ausartentzat -hala nola, ume, gaztetxo eta adinekoak- arazo bat suposa dezake zeren agian ez dute asmatzen aldaketok desegiten.

Panela desblokeatuta -egoera arrunta-


Erabiltzaile baten panela Mate interfazean blokeatzeko bere saioan zaudela ireki terminala eta itsatsi agindu hau:
gsettings set org.mate.panel locked-down true

Panela blokeatuta

Panelaren blokeoa kendu nahi baduzu:
gsettings set org.mate.panel locked-down false


2018/09/09

Nola aldatu irakasle rola behin behinean EAEko ikastetxe publikoetako Moodlen

EAEko ikastetxe publikoen Moodle 3.4.3 migratuta hainbat hobekuntza eta aldaketa jaso du. Ez dira aldaketa handiak baina zenbait gauza tokiz aldatu dira. Horietako bat irakaslea behin behinean ikasle edo bisitarien rola hartzeko aukera dago. Aukera hori ezkerreko panelean zegoen eta orain goiko barraren erabiltzailearen menuan dago "Aldatu rola honetara..." izenarekin.


Gcolor2 Ubuntun pantailako edozein kolore hautatzeko tresna

Ekipoaren pantailan agertzen den edozein kolorea hautatzeko Linuxerako aplikazioa da Gcolor2.


Erabilera:
  • Pantailako kolore bat hautatu: Editore batean zure pantailako kolore bat erabili nahi baduzu aski duzu trena hautatzailea (tanta-kontagailua) hartu, ukitu kolorea, kopiatu kolorearen izen hamaseitarra eta behar duzun tokian itsatsi.

Peek aplikazioaren bidez egindako animazioa
  • Kolore bat sortu: RGB (gorria, berdea, urdina) koloreek 0-255 duten eskalak hautatu, tonua, saturazioa, argitasuna eta opakutasuna aukeratuta.

Instalazioa:
Ubuntu edo Debian oinarriko sistema batean instalatzeko  terminalean ondokoa exekutatu:
sudo apt install gcolor2

Ubuntu 18.04 bertsioan instalatzeko begiratu mezu hau.



Beste aplikazioak Linuxerako hemen
Beste aplikazioak orokorrean hemen