2018/05/26

Nola neurtu distantziak Google Maps-en

Google Earth-ek distantziak eta areak neurtzeko tresnak agerian ditu baina deus instalatu gabe nabigatzailetik distantzia bat neurtu behar baduzu Google Maps-en bidez egin daiteke. Aski da hasierako puntuan eskuin klik egin eta beste puntua markatu. Ibilbide baten distantzia kalkulatzeko bidearen puntuak markatu behar dira.


2018/05/22

Moodlek Bartzelonan muntatuko du bulegoa

Australiatik kanpoko lehenengo bulego fisikoa zabalduko du Moodlek eta Bartzelonan. Hiri horrekin harremana bazuen lehendik ere MoodleMoot biltzarrak antolatzen eta bertakoak omen dira Androiderako Moodle Mobile aplikazioaren garatzaileak.



Zorionak kataluniarrei,  eta guri ere etxetik gertu izango ditugulako. (Bilborekin ez erreparatzea ere software librea hain maitea izan izanik -ironiaz-).

Informazio gehiago -eta argazkia- La Vanguardian.

2018/05/18

Ubuntu Linux, arazoa azentu marka-rekin

Ez da bat ere ohikoa baina Linux ordenagailu batean azentu marka idaztean bokalaren aurretik agertzen bada...
irtenbidea hau izan daiteke:

Sistemaren ezarpenetan bilatu Hizkuntza-sustengua eta Teklatuko sarrera metodo sisteman iBus sistema baduzu jarri bat ere ez, itxi amaitu saioa eta sartu berriro.


Hizkuntza sustengua topatzen ez baduzu ireki dezakezu terminalean gnome-language-selector agindua idatzita.

2018/05/03

Bideotutoriala: Luberri sistemaren instalazioa ekipo berri batean

Bideo honetan ikusi daiteke nola instalatu Luberri sistema UEFIrik gabeko ekipo berri batean. Sistemaren irudia eta instalazioa Systemback aplikazioaren bidez eginak dira.Ekipoa hain zuzen NausikaA bat da (2018ko Berriztu programakoa) eta kontu eduki behar da zeren eta abio-menua (boot menu) ikusteko ezin da egin ekipoak iradokitzen duen F8 sakatuta.

Bideoa lagungarria izan daiteke baina instalazioaren gaineko zehaztapenak kontuan eduki behar dira.

2018/04/26

Luberri_16.04.9_64bit bertsio berria eskuragarri

Ubuntuk 18.04 bertsioa atera duen egun berean Luberrik 16.04.9 bertsioa kaleratu du. Eskuineko paneleko Luberri sistema atalean klikatuta agertuko zaizu deskarga-orria.Orri horretan ikusten ahal dituzu era berean sistema hau instalatzeko jarraibideak (Systemback bidez egiten segitzen du).

Bertsio hau 64 biteko prozesadorea duten ordenagailuetan instala daiteke, beraz ezin da instalatu Lehen Hezkuntzako Eskola 2.0ko portatil zaharretan (zuri berdeetan). 32 biteko bertsioa prestatzen hasiko naiz eta laster egongo da eskuragai.

Berritasun interesgarriak ditu: aplikazio berriak, hala nola, Nextcloud Client, Gnome-Maps, Openboard. Berritasunen zehaztasunak orri honetan kontsulta ditzakezu.

Bertsio berri guztietan bezala ez da komeni instalazio masiboak egitea haren funtzionamendu egokia egiaztatu arte. Orain arteko probek oso emaitza ona eman dute baina lehenengo egunetan zuhurtzia izan eta instalazioren batekin arazorik baduzu eman horren berri Linux eskolan posta zerrendan.


2018/04/15

Jordi Martí ikaslen datuez

China's Dragon entretenimendu eta hezkuntza enpresak Edmodo ikaskuntzarako ingurune birtualak erosi izanak Jordi Martí irakasle eta blogariari kexa sortu dio. Irakasle bezala erabili du eta ez daki erosleak Edmodok bildutako bere ikasleen datuak nola eta zertarako erabiliko ote dituen.
China's Dragon, besteak beste Promethean enpresako jabea da.


Jordik XarxaTIC blogean ikasleen datuen erabileraz hausnarketa interesgarria egin du.