2009/01/31
Mercaderes de la muerte made in Euskadi
Gasteizko ZAPateneo Kultur Elkarteak Mercades de la muerte made in Euskadi. La industria militar en Euskal Herria liburua jaisteko moduan jarri du.
Wikimapia wiki geografikoa
Wikimapaia Google Map-en irudietan oinarritutako wiki geografikoa da.
Lehenik eta behin hizkuntza egokitzeko aukera ematen digu: ezkerreko menuan Wikimapia > Change language > Basque hautatuko dugu.
Web orri honek eskaintzen digu kalitate handiko irudiak, tamaina handiko leihoa, nabigazio sistema ona, toki-bilaketa, distantzien neurketa eta, batez ere, auzo, eraikin publiko eta abarri buruzko kokapena eta informazioa hainbat hizkuntzatan.
Informazio hau -milioi bat sarrera baino gehiago omen ditu- wiki moduan editatzen da. Zure lantokia, elkartea edo herriko biblioteka markatu gabe badago marka dezakezu -gehitu lekua-, eta markatuta badago baina informazio eskasarekin, editatzen ahal duzu - menua > beste hizkuntza bat gehitu- eta testua, esteka, irudiak edo Wikipediako erreferentziak erants diezaiokezu.
Bide batez, Euskal Herrian toki asko markatuta daude baina soilik erdarazko informazioa dute. Badugu, beraz, zeregina: nor bere herri edo auzoko informazioa euskaraz gehitzea.
Bukatzeko ohar bat irakasleentzat: ikasleei informazio gehitzeko aukera zabaltzen badiezue ohartarazi informazioa argitaratzeak zer ardura duen. Orri honek ez omen du gainbegiratzeko sistema hierarkikorik.

2009/01/30
PhotoPeach irudi emanaldiak egiteko
PhotoPeach.com irudi emanaldi itxurosoak sortzeko sistema erraza eta azkarra eskaintzen du. Erregistratu ondoren irudiak igo, ordenatu , testuak erantsi, musika hautatu eta gorde. Ikusi, postaz bidali eta blogean txertatzeko aukera ematen du.
Aukera handiri ez du ematen baina irudien hurbilketa efektua bizitasun handia ematen dio emanaldiari. Hona frogatxo haizetsua:
Zurrunbiloan on PhotoPeach

2009/01/27
Izua
Ez dator bat blog honen helburuarekin baina komunikabide ofizialek isiltzen dutena zabaltzeko beharra sentitu dut. Urbinan gertatu zen.
2009/01/23
ExeLearning euskaraz
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak exeLearning programa euskarara itzuli du. Froga txiki bat egin dut eta oso inpresio ona egin dit.
Aukera asko baditu ere niri html formatuan edukiak editatzeko oso tresna interesgarria iruditu zait. Ez da Moodleren mailara iristen (ez da zerbitzaria, aktibitateak flojo xamarrak dira, komunikazio tresnarik ez du), baina edukien presentazioa kategorikoa da eta multimediak txertatzea oso erraza ematen du.
Zertarako erabil dezakegu? Papererako prestatuta ditugun materialak eta aurkezpenak html formatuan ipintzeko eta horrela jendeak saretik edo internetetik kontsulta ditzan.
Zinez erreza ematen du eta oso itxurosoa da.
Aplikazioa jaisteko eta euskaraz ipintzeko instrukzioak.
Tutorial interesgarri bat (gazteleraz), bera ExeLearningen bide egina.

Botila brankan puskatu eta aurrera
Kaixo lagunak. Hau da botadurako mezua. Aurretik mezu batzuk ekarri ditut blog zaharretik ontzioletan barkua itsasoratu aurretik motoreak eta frogatzen diren moduan.
Tokiz aldatzearena batez ere mezuak errazago bilatze aldera egin dut eta horretarako eskuineko etiketak erabilgarriak izango direla pentsatzen dut. Txantiloia atzeko planoa iluna duena aukeratu dut begiak gutxiago erretzeko.
Harpidetu nahi duzuenak eskuineko zutabearen beheko aldean RSSren ikurra eta Post hitza duen txaplatan klikatu eta zuen jario irakurlea hautatu.
Estrenoak sortzen didan emozioa transmititzeko botadura baten bideoa jarri dizuet.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)