2015/07/05

Pdfbooklet: koadernotxoak egiteko aplikazioa

Egia da. Paperaren garaia azkenetan da, baina tarteka eskoletan oraindik erabiltzen dira koadernotxoak. Oso praktikoak dira ordutegiak, arautegiak, telefono-gidak eta abarretarako.

Koadernotxoak egiteko orriak ordena berezi batean jarri behar dira,
 
 
inprimatu eta erditik grapatu.



Pdfbooklet aplikazioak orriak ordenatzen lagunduko dizu. PDF fitxategia kargatu eta berak orriak txikitu eta ordenatuko dizu zuk bi aldetatik inprima ditzazun.

Koadernotxo arrunta egiteaz gain (single booklet) beste hainbat aukera ditu aplikazioak eta horietan sakondu nahi baduzu interesatuko zaizu bere eskuliburua ingelesez irakurtzea.

Aplikazioak Windows eta Linuxerako bertsioak ditu.
Luberri, Mint, Ubuntu edo bestelako Debian bertsioan instalatzeko deskargatu deb fitxategia hemendik, deskargatu duzun tokian ireki terminala eta itsatsi agindu hau:

sudo gdebi pdfbooklet_3.1.2-2_all.deb


2015/07/03

Synfig Studio orain lehio bakarrarekin

Synfig Studio 2 dimentsioko animazioak egiteko aplikazio librea 0.64 bertsiotik 1.00 bertsiora pasa da eta berritasunik nabarmenena interfaze aldaketa da, izan ere, bertsio zaharra bost leiho zituen (Gimp-en antzera) eta berriak, ordea, leiho bakarrak integratzen du informazio guztia. Galaxia honetako erabiltzaileentzat abantaila handia.


Bertsio berri honek menu zabalagoa eta argiagoa dauka.
Bertsio berriaren beste berritasun nabarmenak aplikazioaren web orrian ikus daitezke: http://www.synfig.org/1.0/overview/

Aplikazioak Linux, Windows eta Mac OS X  bertsioak ditu. Linuxena instalatzeko terminalean honako agindu hau itsatsi behar duzu:
sudo apt-get install synfig synfigstudio

Aplikazio honen erabilera badu bere konplexutasuna. Proiektuaren web orrian bada manual bat wiki formatuan ingelesez: http://wiki.synfig.org/wiki/Category:Manual


Bestetik Juan Luis Fernandez "jen0f0nte" blogariak bideo tutorial argiak eta landuak ditu aplikazio honetaz. Bilatzailean "unade25 sinfig" jarrita agertuko zaizkizu. 

Aplikazioa %55ean euskaratuta dago Transifex zerbitzuan. Bultzada bat ongi etorriko zitzaion.

Hona hemen Synfig Studioz Ильдар Ахметгалеев-k egindako animazio txiki bat.


2015/07/01

Bideotik GIF animatura hodeian

Bideo bat GIF animatu bihurtzeko  aplikazio ekarri nuen blogera: Mplayer.

Gaurkoan sinpletasunaren alde egingo dut Cloudconvert.com bidez. Online aplikazio hau mota guztietako formatu bihurtzeak egiten ditu, tartean, bideotik GIF animatura.

Hiru urratsetan egiten da konbertsioa:
  1. Bihurtu nahi dugun fitxategia igo (Select Files)
  2. Zer formatura bihurtu nahi dugun zehaztu.
  3. Fitxategia jasotzeko modua hautatu. Erregistratu nahi ez baduzu hautatu Notify me when it is finished


Ez erabili bideo handiak.



2015/06/30

Ohar eleanitzak aplikazioa museoetan oharrak zure hizkuntzan ikusteko

 Albaola museoan probatzen ari dira azalpenak edozein hizkuntzatan jasotzeko  QR kodeak baliatzen dituen app baten bidez.

App hori kode irekikoa da EHU eta Elhuyaren kolaborazioaren emaitza da eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburu proiektuaren baitan garatu da, Hirikia kaiaren barruan. Aipatu kaiak kode irekiko plataformak eta tresnak abian jartzea du helburu, herritarrei arlo digitalean askatasun gehiago emateko eta teknologia berriek gizartean duten presentzia indartzeko.

2015/06/18

Eusko Jaurlaritzak Telegram erabiliko dug herritarren zalantzak eta eskaerak artatzeko

Ekainaren 22tik, astelehenatik aurrera EAEko Herri Administrazioak aholkularitza eta orientazioa eskatzen duten herritarrei 688 67 12 34 telefonotik Telegram bidez erantzungo du.



EJ-k Telegram aukeratu du hiru arrazoiengatik: bere segurtasuna eta knfidentzialtasuna, API librea delako eta doakoa delako.

Hiru arrazoi sendu, dudarik gabe. Ea Hezkuntza departamentuan irizpide horiek noiz erabiltzen duten.

Albistea Irekian

2015/06/17

2015-2016 ikasturteko egutegia

Honez gero burua 2015-2016 ikasturtean dabilela, plangintza egin behar baduzu edo egina baduzu eta garbira pasa behar baduzu hona hemen ikasturteko egutegia LibreOfficeko kalkulu orrian egiteko oinarria.


Lehenengo orrian ikasturte osoa ikus daiteke:


eta hurrengoetan hilabetez hilabete zuen aurreikuspenen zain.


Argitaratzeko, behin moldatu ondoren, pdf formatura pasa dezakezu edo pantaila argazkiak eginda png formatura.