2012/10/25

Newtonekin jolasten

Hobe esan, Newtonen ideiekin eta batez ere bere jakin minarekin.
Isaac Newton fisika, eta batez ere mekanika klasikoaren oinarriak jarri zituen eta berak ezarritako legeek unibertsoa eta objektuen indarrak eta mugimenduak ulertzeko laguntza handia izan dira.

Laburbilduz, Newtonen legeen arabera objektuak bultzatutako noranzkoan mugitzen dira, eta zuzen zuzen eta abiadura konstantez mugitzen dira beste indarren batek moteltzeko edo birarazteko eragiten ez dion bitartean, eta akzio guztiek dute aurkako erreakzio bat. Grabitate unibertsalaren legearen arabera unibertsoko objektu guztiek eragiten dute erakarpen-indarra beste gorputz guztietan eta indar hori gorputz bakoitzaren masaren proportzional eta bere arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala da. Bestela esanda bi objekturen arteko tartea bikoizten baduzu, bien arteko erakarpen indarra laurdena izango da.

Printzipio hauek laguntzen dute astroen arteko mugimendu orbitalak ulertzen baina zer hobe praktikatzea baino; astroak hartu eta, jainkoak baikina, jaurti eta elkarren artean orbitatzen jartzea.

1. simuladorea: http://www.nowykurier.com/toys/gravity/gravity.html


Simuladore honetan hainbat masatako astroak sor daitezke eta, irudian ikusten den moduan, bektore urdin batez definitutako norabidea eta indarraz jaurtiko dugu. Astroen lorratzak (paths) ikus daitezke edo sistema berri bat hasi (clear).

2. simuladorea:  http://phet.colorado.edu/sims/my-solar-system/my-solar-system_en.html

Bigarren simuladore honek joku gutxiago ematen du baina orbitak errazago lortzen dira eta oso ondo ikusten da sateliteen mugimendu absolutuak.

Talkek sor dezaketen erreakzio mugimenduak ez dira oso argi ikusten simuladore hauetan: lehenengoan astroak batu egiten dira eta bigarrenean talka gertatzean animazioa bukatzen da.

Erreakzio mugimenduekin esperimentatzeko karanbola-billarraren simuladorea iruditu zait egokiena. Hiru bolako billar modalitate honetan bola zuriari kolpe eman eta beste biak ikutu behar ditu (tartean banda jota).

Saguan klik eginda makilaren norabidea zehaztuko eta klikatuta mantenduko dugu kolpearen indarra definitzeko.

Teorian gehiago edo gutxiago sakonduta adin guztietako ikasleekin izan daitezke interesgarri simuladore hauek.

Oharrak:

2012/10/03

Ubuntu: nola sortu SuperGrub2 USB bat



Aurreko batean SuperGrub2-ren berri eman nuen. SuperGrub2 ordenagailua abiatu eta Grub konpontzeko aukera ematen du. Mezu horretan azaldu nuen nola sortu eta erabili SuperGrub2 duen abio-CD bat.
Gaur haren beharra izan dut baina notebook batean, hau da CD unitaterik ez duten eramangarri txiki batean. Nire SuperGrub2 CD-ak ez zeukan zereginik.
SuperGrub2-USB bat sortu behar notebookaren Gruba konpontzeko.



Ikus dezagun ba nola sortu daiteke SuperGrub2 duen USB abiagarri bat.

1- SuperGrub2 ISOa deskargatu eta kopiatu karpeta nagusian.

2- Prestatu USB-memoria bat. Txikia izan daiteke SuperGrub2-k mega gutxi batzuk besterik ez du behar, hori bai, zerbait baldin baduzu komeni da kentzea -bestela prozesuan galduko da eta-.

3- Orain jakin behar dugu USB-memoria zein izenarekin muntatzen duen. Atera USB-memoria eta terminalean egin:
mount
Beste lerro batzuen artean esango dizu zein disko gogorra zer izena duen, /dev/sda1  edo hda1 eta bigarren diskoa badago b izango da. Sartu USB-memoria eta lehen ez ze /dev/sdc1 edo df1 agertuko da. Hori da USB-memoriaren gailu-izena.

4- USB-memoria desmuntatuko dugu. Terminalean:
sudo umount /dev/sdc1  edo sdf1 3. puntuan azaldu denaren arabera.

5-Orain SuperGrub2 instalatuko dugu USB-memorian. Terminalean beheko agindua eman behar dugu hainbat gauza aldatua:
administratzailea jartzen duen tokian erabiltzailearen izena jarri
grubtararitarata.iso tarari tarara deskargatu duguna jarri behar dugu -bertsioa sarri aldatzen da-. Itsatsi beharrean terminalean idazten badugu aski dugu sup idatzi eta TAB eginez automatiko osatuko da.
bukaerako sdc mantendu edo sdf jarri 3. puntuan azaldu denaren arabera.

sudo dd if=/home/administratzailea/super_grub2_disk_hybrid_2.00s1-beta1.iso of=/dev/sd

6-Bukatzeko terminalean itsatsiko dugu:
sudo sync

Eta SuperGrub2 duen abiatze USBa prest erabiltzeko. Netbookean sartu, piztu, begiratu zein F tekla zapaldu behar den Boot Menu alegia abio-menua agertzeko, aukeratu USB abioa eta SuperGrub2 martxan jarriko da. Hortik aurrera Grub-a konpontzeko segitu SuperGrub2-ren jarraibideak.

Behin lana bukatua USBa markatu eta gorde dezakezu hurrengorako edo beste zereginetarako erabili nahi baduzu formateatu behar duzu. 
 

2012/10/02

OpenShot 1.4.3 bertsio berria


OpenShot 1.4.3 Released! from Jonathan Thomas on Vimeo.


OpenShot Linuxen gainean dabilen nire gogoko bideo editorea bertsio berria atera du. Akatsak zuzentzeaz gain hainbat aldaketa jarri dizkio garatzaileak, hala nola trantsizioen doiketa automatikoa, titulu animatu berriak, trantsizio eta efektu berriak eta "holo" izeneko gai edo tema beltz ederra.

Aldaketen gaineko informazio gehiago OpenShoten web orrian.
Bertsio berria  PPA bidez Ubuntun instalatzeko exekutatu hauek terminalean:
sudo add-apt-repository ppa:openshot.developers/ppa
sudo apt-get update
sudo apt-get install openshot openshot-doc
Fedoran instalatzeko edo instalazio programa jaisteko begiratu hemen.

Gai edo tema beltza jartzeko egin Editatu > Hobespenak > Orokorra > Gai lehenetsia: holo

2012/09/30

Anna Vivesen tipografia



Annaren letra imitatzen duen tipografia dohainik deskarga daiteke helburu didaktikorako eta sozializaziorako.
Letra-mota deskargatzeko tokia.
Behin deskargatuta deskonprimitu eta instalatzeko AnnaBeta-Regular 2.ttf fitxategian klik bikoitza egin.

2012/09/29

Ubuntu Nola aktibatu pantailako zoom-a

 Pantailako zooma aukera ematen digu pantailan mahaigaina edo zeinahi aplikazioa irekita dugula zooma urbildu, zona horretan mugitu eta eragiketan egin eta urbildu pantaila osoa ikusi arte. Edozein tekla konbinazioa erabili daiteke zooma handiagotu edo txikiagotzeko; nik Super tekla (Windows-en ikurra izan ohi duen tekla) eta gurpila aurrera eta atzera konfiguratzen dut.




Efektu hau berezi egokia da irakasleentzat eta, oro har, aurkezpenak egiten edo arbel ditalarekin aritzen zaretenontzat izan ere pantailako zehaztasunak askoz hobeto ikusten dira zoom eginik gerturatuta.
Oso interesgarria suerta daiteke ere bideo-tutorialak egiten duzuenontzat, izan ere zenbait ekintza askoz hobeto ikusten dira pantailaren zati batera zoom-a eginik.

Efektu hau soilik Compiz erabiltzen duten inguruetan dabil; Ubuntu Classic (efekturik gabe) ingurunean ez dabil Compizen ordez Metacity erabiltzen duelako, baina Ubuntu Classic arruntean eta Unityn badabil. Efektu grafikoak lortzeko azelerazio grafikoa aktibatuta egon behar du eta horretarako txartel grafiko moderno samar behar da eta hainbatetan bere kontrolatzaile pribatiboa instalatua.

Nola aktibatu eta konfiguratu pantailako zooma.

Compiz konfiguratzeko CCSM aplikazioa behar da. Bera instalatzeko terminalean hau itsatsiko dugu:
sudo apt-get install ccsm
Abiatzeko Hobespenetan CompizConfig Settings Manager klikatuko dugu edo terminalean ccsm exekutatuko.
Erabil erraztasunak atalean Enhanced Desktop Zoom aktibatu behar dugu:
 
Erabilpena zehazteko haren gainean klik egingo dugu eta bertan adieraziko diogu zooma handiagotzeko (zoom in) saguaren gurpilarekin Super+Gurpila aurrera egingo dugula: Super+button 4 jarriko dugu eta zooma txikiagotzeko Super+Gurpila atzera: Super+button5

2012/09/23

Izar guztiak Iparrizarraren inguruan

Alpha Ursa Minor izarra da Iparrizarra, lurraren errotazio-ardatzean kokatzen denez ematen du gainerako izarrek haren inguruan egiten dutela bira.


Bideo txiki hau Stellarium aplikazioaren pantaila kaptura da.

Nola egin:
  1.  Iparrizarra topatzeko bilatzailean "polaris" idatzi.
  2. Eguzkiak eguna argitu ez dezan Atmosfera desaktibatu.
  3. Konstelazioak ikusi nahi badituzu Konstelazio-marrak aktibatu.
  4. Denbora azeleratzeko Denbora azkartu botoian hiru edo lau aldiz klikatu.