Saioa itxi nahi baduzu teklatuaren bidez Ctrl+Alt+Atzera tekla konbinazioa aktibatu behar duzu, azpiko labirintoaren bukaeran topatuko duzu:
Sistema > Hobespenak > Teklatua > Diseinuak > Aukerak... leihoan aktiba ezazu Key sequence to kill the X server
Itxi, gordetzekorik baduzu gorde ezazu eta egin froga. Saioa bukatuko du eta login pantailara joango da.
Acerca de Ubuntu blogetik hartua.
2010/08/25
LibreOfficen orrialde-zenbakiak nola kokatu kanpoko aldean
OpenOffice-ren testu prozesadorean egindako dokumentu bat enkoadernatzeko asmoa badugu eta orrialde-zenbakiak kanpoko aldean kokatu nahi badugu, alegia orrialde bakoitietan eskuinean eta bikoitietan ezkerraldean, honela egin dezakegu:
Formatua > Orrialdea > Orri-oina atalean Orri-oina aktibatuta marka eta Eduki bera ezker/eskuin desaktiba ezazu.
Ondoren orrialde-zenbakiak ezarri: Orrialde bakoiti baten orri-oinean kokatu eta Txertatu > Eremua > Orrialde-zenbakia sakatu. Orri bakoitietan zenbakia agertuko da orriaren ezkerrean. Orain orrialde bikoiti batean jarri aurrekoaren antzera txerta ezazu orrialde-zenbakia baina, oraingoan, tresna barraren ikonoan klikatuta eskuin aldera lerroka ezazu.

2010/08/22
Ikasgaiak euskaraz Addictive Typing Lessons Firefox gehigarrirako
Addictive Typing Lessons mekanografia ikasteko Firefox nabigatzaileak duen gehigarri interesgarri bat da.
Berez ikasgaiak ingelesez ditu baina prestatu ditut ikasgai batzuk euskaraz teklatu osoa, karaktere grafikoak eta zenbakiak barne, ikasteko. Gehigarria eta ikasgaiak nondik jaitsi eta nola instalatu mezu honetan.

2010/08/21
Gmail-ek ahotsa eta bideo plugina egin du Linuxentzat
Windows eta Mac baino bi urte beranduago Google-k Gmaileko txatean ahotsa eta bideoa erabiltzeko modua egin du Debian eta Ubunturako.
Gmailen erabiltzailea bazara eta instalatu nahi baduzu .deb pakete batean dator nabigatzailearen plugina.
Instalatu ondoren nabigatzailea berrabiarazi eta pluginak martxan izango dituzu.
Hemendik aurrera zure kontaktua bideo-kamera badu honelako ikono batez markatuko dizu:
Instalazio programak ez du abisua ematen baina errepositorio berri bat sartzen du:

2010/08/19
Nanny: Gurasoen kontrola bideratzeko aplikazioa (GNU/Linux)
Seme-alabek ordenagailua eta internet era ez egokian erabili ez dezaten laguntzeko aplikazioa da Nanny.
Gurasoen kontrolerako aplikazioen erabilera eztabaidagarria da; zein neurritan den bide egokia zenbait erabileren debekatzea, edo debeku hori era teknikoan gauzatzea?. Eztabaida horretan sartu gabe dudarik ez dago tresnarik egokiena elkarrizketa dela eta mugak markatzea era arrazoitu batean.
Edonola ere mugak teknikoki ere ezar ditzakegu, esate baterako, gauez ezin ekipoa erabiltzea edo web pornografikoetan ezin sartzea.
Hori aipatu ondoren ikus dezagun nola instalatu, eta zein aukerak eskaintzen dituen Nanny-k.
Instalatzeko terminal batean egingo dugu:
Lehenik eta behin administratzailearen pasahitza emango diogu.
Ondoren, zehaztuko dugu mugatu nahi dugun erabiltzailea.
Gero, zehaztuko dugu zein ordutan ezin duen erabili:
Horretaz gain hainbat web orritan (gaia pornografia, biolentzia, drogak eta abar dutenak) sartzea ere galeraz daiteke. Horretarako oztopatuko den web orrien zerrenda duen fitxategia jaitsiko dugu:
http://projects.gnome.org/nanny/data/nbl/nanny.nbl
ondoren. Sistema> Administrazioa> Blacklist atalera joko dugu, eta bertan inportatuko dugu jaitsitako nanny.nbl fitxategia. Berriz joko dugu Parental Control atalera, sartuko gara Web browser fitxan eta aktibatuko dugu use web content filtering eta Configure sakatuta ondoko zerrendan zehaztuko dugu zein web orri mota oztopatu nahi dugun:

sudo add-apt-repository ppa:nanny/ppa
sudo apt-get update
sudo apt-get install nannyBehin instalatuta aplikazioa Sistema> Administrazioa> Parental Control gunera joko dugu ezarpenak markatzeko.
Lehenik eta behin administratzailearen pasahitza emango diogu.
Ondoren, zehaztuko dugu mugatu nahi dugun erabiltzailea.
Gero, zehaztuko dugu zein ordutan ezin duen erabili:
- ekipoa
- nabigatzailea
- posta bezeroa edo
- txata
![]() |
| Mugak ezartzeko interfazea |
Horretaz gain hainbat web orritan (gaia pornografia, biolentzia, drogak eta abar dutenak) sartzea ere galeraz daiteke. Horretarako oztopatuko den web orrien zerrenda duen fitxategia jaitsiko dugu:
http://projects.gnome.org/nanny/data/nbl/nanny.nbl
ondoren. Sistema> Administrazioa> Blacklist atalera joko dugu, eta bertan inportatuko dugu jaitsitako nanny.nbl fitxategia. Berriz joko dugu Parental Control atalera, sartuko gara Web browser fitxan eta aktibatuko dugu use web content filtering eta Configure sakatuta ondoko zerrendan zehaztuko dugu zein web orri mota oztopatu nahi dugun:
2010/08/16
Ubuntu: arakatzailean ikonoen tamaina nola aldatu
Nautilus du izena Ubuntuk erabiltzen duen Gnome interfaze grafikoaren fitxategi-arakatzaile edo kudeatzailea. Nautilusek duen ezaugarri interesgarri bat fitxategien aurre-bistaratzea da, alegia fitxategia irudia bada haren miniatura ikusten da, openoffice dokumentua ba da bere itxura ikus daiteke, audioa ba da nahikoa da sagua gainean jartzea soinua entzuteko.
Ikono eta miniaturen tamaina azkar alda daiteke sagua lupan kokatu eta gurpilari eraginda edo edozein tokitan Ctrl zapalduta eta gurpilari eraginda.

| Egin klik irudian ikonoen tamaina aldaketa ikusteko |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)