2010/01/17

Guvcview Webcam kontrolatzailea Linuxen

Webcam bat erosi dut eta, beste behin, driverra Windowserako. Puska bat googleatu ondoren ez dut fundamentuzko ezer ikusi. Ubuntu software-biltegian sartu eta frogak egiten hasi naiz: Canorama...poto, Kamoso...kale, Guvcview...bapo!

Irudiaren disdira, kontrastea, saturazioa.... audioaren ratioa, kanalak, formatua eta bideoaren ratioa, erresoluzioa, codec, formatoa... kontrola daitezke. Oso ona.


Komunikatzeko webcama erabiltzen duten programak: aMSN, kopete, ekiga , Skype 2.0 eta Empathy hainbat konturekin:
Guvcview instalatzeko: Ubuntu Karmicen Aplikazioak > Ubuntu Software Biltegia eta bertako bilaketa koadroan izena idatzi. Terminaletik instalatzeko itsatsi honako agundua:

sudo apt install guvcview



2010/01/10

Bideo eta audio formatuak aldatu Linux sisteman

Windowserako aplikazio mordo dago audio eta bideoak konprimitzeko edo haien formatua aldatzeko. Nire gustukoena Format Factory da.

Linuxen ordea buelta batzuk eman behar izan dut aplikazio on bat topatzeko.
Lehenik eta behin bideoak ogv formatura pasatzeko programa baten bila aritu naiz eta ffmpeg2theora topatu dut, komandoen bidez dabilena, eta oggconvert (Linux eta Windows) modu grafikoan. Lehenengoarekin ez dut atarramendu onik egin eta bigarrena balekoa iruditu zait. Ogv kalitate handiko konpresioa da.
Bestelako formaturekin ibiltzeko Mobile Media Converter (Linux, Windows, Mac) aplikazio grafikoa (GUI) topatu dut. Oso emaitza onak eman dizkit mpeg eta mp4 formatuetan, denbora, kalitate eta konpresio ratioan. Bide batez, audio formatuak aldatzeko (ogg barne) eta Youtubeko bideoak jaitsi eta formatua emateko ere.


Oharrak: fitxategiak eransteko unean AVI formatukoak ez dira ikusten baina arrastatuz erantsi daitezke interfazera. Banakako konbertsioetarako Nautilusean eskuin klika eginda Mobile Media Converren aukera azaltzen da.

2010/01/08

Nola asoziatu fitxategi bat aplikazio batekin Linuxen

Nautilus arakatzailean gaudela fitxategi batean klik bikoitza egiten badugu ari asoziatutako aplikazioak irekiko du. Eskuin klik egiten badugu ordea, hainbat aukera agertzen zaigu irekitzeko: lehenetsitako aplikazioa, beste hainbat edo guk bila dezakegun besteren bat.

Fitxategi mota bati lehenetsitako aplikazioa aldatzeko, alegia, klik bikoitza egitean irekitzen den aplikazioa aldatzeko horrela jokatuko dugu: luzapen hori duen edozein fitxategian eskuin klik egin eta Propietateak hautau; bertan, Ireki honekin fitxa eta agertzen direnen artean gustuko hautatuko dugu. Gure gustukoa bertan ez balego Gehitu sakatu eta bilatuko dugu gure gogokoa.

2010/01/03

Lightning gehigarria Thunderbirdentzat

(2014/7/17an eguneratua)

Lightning Mozilla Thunderbird posta bezeroari egutegi-agenda bat eransten dio. Osagarri interesgarria oso. Hona hemen pantaila-kaptura bat:


Edozein sistema eragilean funtzionatzen du.
Instalatzeko Thunderbird-en menuan sekuentzia hau segituko dugu: Gehigarriak > Eskuratu gehigarriak > pantailan Lightning proposamena agertuko da, bestela bilatzailean idatziko dugu. Hautatu eta instalatu. Instalatu ondoren Thunderbird berrabiarazi behar da.





Thunderbird abiatzean egutegia ikusteko aukera agertuko da eskuin aldean.

Fitxen bidez adierazten ahal zaio egun, astea, aste anitz edo hilabete ikuspegia nahi dugun. Astea igandean hasita ikusten da.

Astea astelehenean hasita ikusteko eta bestelako ezarpenak aldatzeko Thunderbird-en menuan egin: Hobespenak > Egutegia > Ikuspegia eta Astea noiz hasi atalean astelehena jarri.

Aplikazioak egutegi lokal bat sortzen du eta gehiago sor daitezke kategoriak kolorez banatzeko. Thunderbird ekipo gehiagotan erabiltzen baduzu agian komeni zaizu egutegia sinkronizatzea web baten bidez. Nik Google Calendar erabiltzen dut.

Erabilpena oso intuitiboa da. Gertaerak eta zereginak daude. Lehenengoak egutegian kokatzen dira eta bigarrenek ez dute egun edo ordu zehatzik, beraz, zerrenda batean agertzen dira.

Interesatzen bazaizu edukitzea web-egutegi bat sinkronizatuta Thunderbirdekin gutxienez bi aukera dauzkazu: Google Calendar eta ownCloud-en egutegia.

Gonbidapenak postaz nola egin eta jaso mezu honetan azaltzen da.

2010/01/01

RecordMyDesktop pantailaren bideo-kapturak

Linuxen bideo-kapturak egiteko programa da recordMyDesktop.
Beste batzuk badira, hala nola Istambul edo Xvidcap.
Instalatzeko Ubuntu badugu Aplikazioak > Ubuntu Software-biltegian bilatu eta kito, bestela terminal bat ireki eta honako hau itsatsi:
sudo apt-get install recordmydesktop gtk-recordmydesktop

Behin instalatuta Aplikazaioak > Soinua eta Bideoa atalean azaltzen da.

Labur azalduko dut nola egin pantailaren bideo-kaptura bat.


Lehenik eta behin audioa grabatu nahi dugun hala ez eta honen eta bideoaren kalitatea ezarriko dugu (kalitate handiak fitxategiaren tamaina handia suposatzen du).
Grabatu aurretik bideo fitxategiaren kokapena eta izena zehaztuko dugu "Gorde honela" botoia klikatuta.
Hiru aukera dugu grabatzeko:
  • pantaila osoa; ez da ezer berezirik egin behar.
  • lehio bat; "Select window" klikatu eta hautatu grabatzeko leihoa.
  • area bat. Aukera hau erabiltzeko paneleko zirkulu gorrian eskuin klik egin eta "Select Area On Screen" sakatu eta gurutze formako punteroarekin zehaztu lehioaren kokalekua eta tamaina.

Grabazioa hasteko programaren lehian "Grabatu" botoia sakatu edo paneleko zirkulu gorrian eta grabazioa gelditzeko paneleko zirkulu gorriaren ordez grabatzean azaltzen den karratu grisean klikatu.
Grabatu ondoren hainbat denbora emango du bideoa trinkotzen.


Aukera aurreratuak.
Aplikazioaren leihoaren "Advanced" sakatuta hainbat aukera zabaltzen dira. Sarean kontsulta egina ezarpen hauek gomendatzen dituzte:


Performance atalean gomendatuak.







Sound atalean gomendatuak.











Misc ataleko ezarpen gomendatuak.
Kasu honetan Follow mouse guztiz aukerako da. Saguari jarraitu opzioak aukera ematen du grabatzeko pantaila zati bat eta zati hori finkoa izan beharrean grabatzen du saguaren punteroari jarraiki. Honek  ematen du zehaztasun handiagoa ezen pantaila osoa ikusgai denean zenbaitetan gaitza da antzematea zer gertatzen ari den. Pantaila osoa grabatu behar badugu aukera hau desaktibatzea komeni da.

2009/12/28

Nola ripeatu Ubuntun Rhythmbox bidez

CD baten musika erauzi edo ripeatu nahi baduzu ordenagailutik edo erreproduzigailu batetik entzuteko hemen duzu azaldut nola egin Rhythmbox aplikazioaren bidez.
  • Aplikazioa ireki Soinua eta Bideoa atalean.
  • Formatu lehenetsia .ogg da. Zure erreproduzigailu portatila soilik mp3 jotzen badu egin Editatu > Hobespenak > Musika eta CD Quality MP3 hautatu. Aukera hori ez balego editatu eta sortu berria; Gtreamer hodian honako hau itsatsi: audio/x-raw-int,rate=44100,channels=2 ! lame name=enc ! id3mux eta formatuan mp3 idatzi. Hobespenetan ere zehazten da zein den musika gordetzeko karpeta (berak ere bertan gordeko du).
  • CDa sartu.
  • Ezkerreko zutabean hauta Beste iturriak > Audio diskoa (1).
  • Menua ikustek goiko barrako hiru puntutxoak sakatu (2).
  • Edizioan albuna, artista, tituluak... editatuta (edo gabe, gero egin daiteke) sakatu Erauzi eta lanean hasiko da (4).
  • Bukatzean musika gordetzek karpetara joan eta bertan topatuko duzu albuma jarritako izenarekin (izena jartzen ez badiozu Ezezaguna izendatuko du).

(mezu hau 2018/12/21ean eguneratu da).