2009/12/22

2010 egutegia

Aurtengoarenak ia egin du eta hurrengo urtean ditugu jarriak begiak.
Aurrezki kutxarena gustukoa ez eta zeurea egin nahi baduzu hona 2010 egutegia OpenOffice formatuan.
Are gehiago edozein urterako balio dezake OpenOffice Calc aplikazioan egindako fitxategi hau:

Lehen orrian urtea eta itxura zehazteko kontrolaz gain urte osoko egutegia dago.


Beste orrietan, azpiko aldean zenbakiz izendatuak, hilabetez hilabete daude urteko hamabiak.


Forma alda dezakezu, jaiegunak eta oporrak markatu, hitzorduak idatzi, urteak betetzen dituztenen argazkitxoak txertatu... hau da zure erara molda dezakezu. Nahi izanez gero inprima ditzakezu.
Gorde txantiloia, izan ere, datozen urteetarako balioko dizu.
Fitxategia irekitzeko OpenOffice behar duzu, software libreko bulegorako aplikazio-pakete nagusia.
Oraindik ez duzula OpenOffice? Ba, bada garaia. Hemendik edo hemendik jaitsi dezakezu debalde.

2009/12/13

Ubuntu: Nola konfiguratu Tux Paint

Tux Paint umeentzako irudi editorea da. Aukera anitz ditu: tresna ugari, hainbat estanpa (animaliak, barazkiak...), soinuak eta abar.
Software libreko aplikazioa da. Windowsen aplikazioa eta estanpak instalatu behar dira. Linuxen batera instalatzen dira. Ubuntun Aplikazioak > Software-Biltegia eta bilaketa leihoan tux paint idatzi.

Edo terminalean:

         sudo apt install tuxpaint

Instalatu ondoren Aplikazioen Hezkuntza atalean agertuko da.



Hainbat parametro konfigura daiteke: lehioaren tamaina, soinua, inprimatzeko aukera... Windowsen Tux Paint aplikazioaren karpetan badago programa bat ezarpenak definitzeko.
Linuxen ezarpen aukerak ikusteko terminalean idatzi:
man tuxpaint

eta berauek aldatzeko
sudo gedit /etc/tuxpaint/tuxpaint.conf

Esate baterako aplikazioa maximizatu ezin daitekeen leiho batean agertzen da. Pantaila osoan ikusteko konfigurazio fitxategian # ikurra (komentatzeko ikurra) kenduko diogu eta fullscreen=yes aurreko zuriuneak.

Kontuan izan aplikazioak pantaila osoa hartzen duenean programatik irteteko ESC tekla sakatu behar dela.

Bestetik aplikazioa defektuz 800x600 pixelen bereizmenean ikusten da. Zure ordenagailuaren bereizmenean ikusi nahi baduzu kendu  native= yes aurreko traola.



Aldaketak egin ondoren gorde eta hurrengo abiatzean aplikatuko dira.

Ezarpenak aldatzeko beste modu bat tuxpaint-config programa instalatzea da. Linuxen instalatzeko terminalean:
     sudo apt install tuxpaint-config
Eta ondoren administrazio eskubidez ireki:
     sudo tuxpain-config
beheko ezkerreko izkinan 'uneko erabiltzaile'ren ordez 'erabiltzaile guztiak' aukeratu eta interfaze grafikoan aldaketak zehaztu.



Ubuntu: nola erreproduzitu DVD bat

DVD bat erreproduzitzeko lehenik eta behin VLC media player instalatuko dugu. Horretarako Aplikazioak > Ubuntu Software-Biltegira joan eta bilaketa leihona VLC idatziko dugu; topatzen duenean instalatuko dugu.
Ondoren, Aplikazioak > Soinua eta Bideoa atalean VLC media player exekutatuko dugu.
Menuko Media atalean Open Disc egin eta Play jo eta kitto.



Nola? VLC aplikazioak ezin duela erreproduzitu? Orduan baliteke DVD horrek ibiltzeko .exe fitxategi bat izatea, alegia Windowsen aplikazio bat. Saia zaitez horrela:

  1. Wine instalatu. Wine Windowsen aplikazioak Linuxekin bateragarriak egiten dituen programa da. Instalatzeko Aplikazioak > Ubuntu Software-biltegia > Bilatu Wine eta instalatu eta terminaletik: sudo apt-get install wine
  2. Ondoren diskora joko dugu Lekuak > DVD edo CD-ROMaren izena klikatu eta fitxategi exekutagarria klikatu, zuzenean exekutatuko da edo, hala badagokio, instalatuko da.

Ubuntu: Nola gaitu mikrofonoaren grabazioa

Mikrofonoarekin grabazio bat egiten saiatu naiz eta ez zuen ibiltzen.
Paneleko soinuaren ikurran eskuin klik egin soinuaren hobespenak eta itxuraz dena ondo zegoen.
Bilatzailean "soinurik ez du grabatzen" eta "audiorik ez du grabatzen" jarrita soluzioa topatu dut.

Gnome Alsa Nahastailea instalatu dut terminalean hau aginduta:
sudo apt-get install gnome-alsamixer

Behin instalatuta aplikazioen Soinua eta Bideoa atalean agertzen da. Exekutatu eta nahastailean
aktibatu dut mutututa zegoen Mic grabazioa.
Azpiko irudian agertzen da nola konfiguratu dudan mikrofonotik grabatzeko.


Hemendik aurrera prest grabazioak egiteko soinu-grabatzailea, Audacity eta pantailaren bideo-atzipenak egiten dituen RecordMyDesktop aplikazioarekin.

2009/12/05

Nola muntatu NTFS partizioak automatikoki Ubuntun

Oso egoera tipikoa da ordenagailu berean Windows eta Linuxa eduki eta Linuxetik gauzak Windowsen partizio batean (NTFS) gorde nahi izatea. Horretarako partizio hori muntatu behar da (autentifikazioa eskatzen du). Nahi baduzu partizio hori Linuxa abiatzean automatikoki muntatzea honela egin dezakezu:

  1. ntfs-3g eta bere dependentziak instalatu: sudo apt-get install ntfs-3g fuse-utils ntfs-config
  2. delako partizioa desmuntatu montatuta balego (eskuin klik...).
  3. hona jo: Sistema > Administrazioa > NTFS konfiguration tool.
  4. hauta ezazu automatikoki muntatu nahi duzun partizioa.
  5. aktiba ezazu kanpoko gailuen idazketa aukera (barruko gailuena mantendu aktibatuta).

Hemendik aurrera abiatzean automatikoki muntatuko da. Bi ohar:

  • ezingo da grafikoki desmuntatu. Desmuntatu beharko bazenu $ sudo umount /dev/sdxy (non x diskoaren letra da eta y partizio zenbakia).
  • Muntatzen den partizioaren ikonoa mahaigainean azaltzen da. Ez baduzu nahi agertzea Ubuntu Tweak instalatu eta Desktop atalean Show mounted volumes in desktop aukera desaktiba ezazu.

2009/11/26

Nola jarri Ubuntun IP finko bat Premia ekipo batean

Mezu hau EAEko ikaste publikoentzako balio du eta Ubuntu 8.10 bertsioan egina (Premia Eusko Jaurlaritzako ikastetxe publikoen sistema informatikoa da).

IP flotantea duten ekipoak arazorik gabe konektatzen dira internetera baina IP finkoa dutenekin fitxategi pare bat editatu behar dira.

Terminala abiatu eta supererabiltzale moduan sartu:
$ sudo su
Ondoren interfaces izeneko fitxategia editatuko dugu:
# gedit /etc/network/interfaces
eta horrela utziko dugu:

Auto eth0
iface eth0 inet static

adress xxx.xxx.xxx.xxx (jarri nahi duzun IPa)
netmask 255.255.255.0
gateway xxx.xxx.xxx.xxx (irteera helbidea)
gorde eta beste fitxategi bat editatuko dugu adierazteko zein den ekipoaren DNSa

# gedit /etc/resolv.conf

eta bertan idatziko dugu:

nameserver xxx.xxx.xxx.xxx
nameserver xxx.xxx.xxx.xxx

non lehenengo helbidea eskolako zerbitzariarena izan behar du eta bigarrenean jar dezakegu euskaltelen DNSa 212.55.8.132

gorde eta berrabiarazi ekipoa.


Bada beste modu grafikoagoa:

Lehenik eta behin ikusiko dugu zein diren zure ekipoaren uneko IPa, maskara,
Horretarako goiko panelean klikatu konexioan eta menuan hautatu Konexioaren informazioa.


Mantendu leiho hau irekita zeren eta bere informazioa erabiliko dugu konexio berriaren datuak hartzeko.
Goiko panelean klikatu konexioaren ikonoa eta aukeratu Editatu konexioak:



Kable bidezko konexioa edo wifi bidezkoa aukeratu eta klika Editatu, ondoren IPv4 ezarpenak izeneko fitxan idatziko dugu konexioaren izena eta DHCP edo automatikoaren ordez eskuz gehituko dugu konexioa. IPa jarri une honetan DHCPek emandakoa (ikusi konexioaren informazioa), maskara, ateko bidea eta DNS zerbitzaria ere oraingo datu berak jarriko ditugu. Onartu, eta honez gero IP finkoa duzu.






Aurreko egoerara, IP flotatzailera alegia, bueltatu nahi baduzu berriz editatu eta eskuz ordez automatikoa aukeratu.