2009/06/15

San Sebastiango urbanismoa Google Earthen ikusgai

Ayuntamiento de San Sebastianek Google-i emandako datuekin hiritarrok, eraikin itxurosoenak hiru dimentsiotan ikusteaz gain, era erraz batean kontsulta ditzakegu hiriari buruzko urbanismo-plano mordo bat, hala nola energia, garraio eta komunikazio azpiegiturak, ur eta saneamendukoak eta lurraren kalifikazioak auzoka zehaztasun handi xamarrarekin.

Informazioa ikusi ahal izateko Google Earth instalatuta eduki behar da; informazio fitxategi bat internetetik deskargatu eta GE-ekin ireki, alboko barra aktibatuta (sidebar) tokien (places) informazioan Donostia-San Sebastian zabaldu eta azpiko menuan ikusi nahi dugun informazioa hautatuko dugu.

Eredugarria Etxezarretaren udal administrazioak erdaldunekin egin duen ahalegin informatiboa (datuen zesioaz eta eguneratzeaz zehaztasunetan sartu gabe). Ia euskaldunekin beste horrenbeste noiz egiten duten.

Azpiko irudian Antigua auzoko kalifikazio urbanistikoa.

2009/06/08

Nola erantsi titulua eta favicon bat web orri bati

Nabigatzaile batean fitxa izendatzen duen irtengunean favicon edo ikono txikia eta orri-izena jartzeko urratsak:
  1. Lehenik eta behin ikonoa prestatuko dugu Gimpekin edo beste editorerekin. 32x32 pixeleko tamaina izan behar du eta .ico formatua. Gordeko dugu favicon.ico izenarekin.
  2. Ondoren ikonoa web-orriaren kokalekuaren errora igoko dugu Filezilla edo bestelako FTPrekin.
  3. Web-orriak editatuko ditugu eta head sekzioan, alegia artean, meta-datuen azpian, lerro hauek kokatuko ditugu:

2009/06/04

Nola txertatu audio bat OpenOffice Impress aurkezpen baten zehar

Impress batean audioak -musika, ahozko grabazioak...- txertatzeko eskuin menuko Diapositiba-trantsizioa ataletik egingo dugu.
Delako audioa diapositiba zehatz batean entzun behar bada eta berau aldatzean audioa isildu behar bada horrela egingo dugu:
  • Kokatu audioa hasi behar duen diapositiba horretan eta eskuin aldeko Diapositiba-trantsizioa atalean Soinua > Beste soinu bat > arakatzailean fitxategia hautatu (wav, mp3, ogg...) eta ez aktibatu azpiko Jarraitu hurrengoan.
Aitzitik, audio hori hurrengo diapositibetan ere entzutea nahi baduzu (fondoko musika, hitzaldia...) orduan aktiba ezazu Jarraitu hurrengoan atzeko diapositibetan.

Diapositiba tarte batean entzutea nahi baduzu, tarteko azken diapositibaren trantsizioan "gelditu aurreko soinua" hauta ezazu.


Aurkezpena eta audioa komeni du karpeta berean egotea eta aurkezpena eraman behar badugu, esate baterako USB memoria batera, karpeta eramango dugu audioa ez baita txertatzen aurkezpenean, estekatu egiten da. Postaz bidaltzeko aipatutako karpeta konprimitu eta erantsiko diogu mezuari.

2009/05/30

Adblock Plus publizitatea blokeatzen duen Firefox gehigarria

Badakit web-orri askok publizitatetik bizi direla baina niri gogaitzen nau, nabigazioa moteltzen du eta txikiak nahi ez dituzten orrietara eramaten ditu.
Firefoxek pop-up leihoak blokeatzen ditu baina horrek publizitate guztia ez du kentzen. Gainerakoa, alegia bannerrak, Google AdSense eta abar blokeatzeko tresna interesgarria da Adblock Plus gehigarria.

Nola funzionatzen du:
  • Lehenik eta behin bertatik eskuratuko dugu.
  • Abiatzen den aurreneko aldian iragazki-paketeak instalatzea eskaintzen digu. Nik Frantziakoa instalatu dut, hurbiltasunagatik. Horrek publizitate gehiena filtratuko du baina pasatzen dena eskuz filtratuko dugu publizitate-irudian eskuin klik egin eta iragazki multzora erantsiz.
  • Adblock-en ikonoa tresna barran agertzen da baina aukeretan kendu edo egoera barrara eraman dezakegu.

Aldea ikusteko hona Childtopia, umeentzako jolasak politak euskaraz eskaintzen duen orria publizitatearekin ...
eta gabe.

Beste gehigarri interesgarriak ikusi nahi baduzu klikatu bertan.

2009/05/28

Tagzania: puntuak, ibilbideak edo eremuak geolokalizatzeko web-zerbitzua.

Gipuzkoako Tagzania Services enpresak geokokapen zerbitzua eskaintzen du. Honi esker toki, eremu edo ibilbidearen berri eman ahal izango dugu postaz, blogaz edo bestelako web orriren bitartez.
Erabili ahal izateko tagzania.com orrian sartu eta, aurreneko aldia bada, erregistratuko gara. Ondoren, lokalizatu beharreko elementua hautatuko dugu:Delako elementua mapan kokatu eta honi buruzko informazio gehigarria jarriko dugu: izena, etiketak, deskripzio laburra, web-orria. Gorde eta prest egongo da ikusi, bidali edo web batean kapsulatzeko.

Hona adibide bat. Kasu honetan Antigua-Luberri BHIko eremua:

Antigua-Luberri BHI

Erabilpen didaktiko aunitz dituen lanabesa da. Adibide bat ikusi nahi baduzu begira Antonio Machadori buruzko unitate honen bigarren aktibitatea.

2009/05/25

Gmail euskaraz. Ba zen ordua!

Azkenean Googlekoek onartu dute Gmail euskaraz erabili ahal izatea.

Interfazea euskaraz ikusteko egin behar dena:

  • Gure kontuan sartu
  • Ezarpenak aldatu horretarako goiko partean, gure kontuaren eskuinaldean agertzen den Configuración edo Settings atalean klikatu eta "Idioma de visualización de Gmail" atalean Euskara hautatu, beheraino korritu eta "Guardar cambios" botoia sakatu.


Eta orain area: euskaraz jarriz gero Docs eta Egutegia loturak galtzen dira.

Ea laster euskarazko interfazea aktibatzen duten eta loturak berreskuratzen ditugun.