2010/12/05

Animazioak gordetzen Firefoxen bidez



Animazioak gehienetan Flash aplikazioan egiten dira eta swf formatua izaten dute gehienetan. Animazio dibulgatibo oso onak daude interneten eta oso erabilgarriak dira klasean baina eskola publikoetan sufritzen dugun konexioa dela eta komeni da animazioak gordetzea eta diskotik edo USB memoriatik erreproduzitzea.

Delako flash animazio hauek ez dute gordetzeko aukerarik ematen eskuin klik eginez baina Firefoxen bidez erraz gordeko ditugu, animazioa duen web orrian gaudela urrats hauek emango ditugu:
Tresnak > Orriaren informazioa > Multimedia atala eta web orriak dituen elementu multimedien artean, irudi, soinu eta abar, swf formatua duena hautatu eta Gorde honela egingo dugu. Behin animazioa gordeta dugula, berau erreproduzitzeko haren gainean eskuin klik egin eta Ireki honekin > Firefox nabigatzailea aukeratu eta kito.

Praktikatzeko hona hemen zenbait animazio interesgarri:
Webgeology. Geologiari buruzko animazioak, horietariko zenbait euskaraz.
David Harrison-en animazioak Fisikari buruz.
Consumer-en infografiak gaitegi zabala dutenak.

Prozedura berbera erabili daiteke flash-jolasak deskargatzeko eta konexiorik gabe  erabiltzeko.

2010/11/29

Google SketchUp nola instalatu Ubuntun


Google SketchUp hiru dimentsiotako objetktuak diseinatzeko aplikazio erabilterraza da. Google-k eskaintzen du beste gauzen artean G Earth eta G Maps-en mapei eraikinen 3D irudiak eransteko.

Aplikazioa berez Windowserako dago konpilatua baina Ubuntun oso ondo dabil Wine simuladoreari esker.

Instalatzeko
Egiaztatu Wine instalatuta duzula eta, hala ez bada, software-biltegitik instala ezazu.
Jaitsi SketchUp-en Windows bertsioa hemendik mahaigainean edo nahi duzun tokitan gordeta.
Fitxategira joan, eskuin klik egin eta ireki Wine-rekin.
Instalazio aukerak onartu eta kito.


Ibiltzeko
Aplikazioak > Wine > Programs > Google SketchUp

2010/11/28

Ubuntu: Irudien tamaina edota orientazioa Nautilusean aldatu.

 
Argazki edo bestelako irudiei tamaina eta orientazioa aldatzeko era asko daude, tartean noizbait komentatu dudan Phatch aplikazioa, oso egokia irudi asko eta tratamendu bat baino gehiago egiteko.

Gaur komentatuko dudana, Nautilus-image-converter, potentziagatik baino abiadura eta erabiltzeko erraztasunagatik nabarmendu nahi dut. Berez Nautilusen, Ubuntuk erabiltzen duen Gnomeren, fitxategien arakatzailearen plugin edo gehigarri bat da. Bi funtzio besterik ez ditu: irudien tamaina eta orientazioa aldatzea eta arakatzailean bertan irudiaren miniaturari eskuin klik egin eta bi aukera berri horiek agertuko zaizkigu.

Instalazioa.
Bi aukera: Ubunturen software-biltegian Nautilus-image-converter bilatu eta instalatzeko agindu edo terminal bat ireki eta honako hau exekutatu:
sudo apt-get install nautilus-image-converter
Appleta martxan jar dadin Nautilus berrabiaraziko dugu:
killall nautilus

Nola erabili.
Nautilus arakatzailea ireki -panel nagusian Lekuak sakatuta- eta irudiak dituzun karpeta batera joan; irudi baten tamaina ikusi nahi baduzu eskuin klik egin eta bukaerako Propietateak klikatu eta Irudia fitxan bere tamaina pixeletan agertuko zaizu. Tamaina hori aldatzeko miniaturan eskuin klik egin berriz eta agertzen den menu horretan Resize Images... estreinatuko dugu.

Irudia redimentsionatzeko aukerak agertzen dira goiko leihoan: zerrendako tamina estandartetako bat, eskalatu %tan -proposatzen duen 50ak erdira ekarriko du irudia- edo guk nahi duzun zabalera eta altuera finka dezakegu. Aldaketa nola gorde erabaki behar dugu: proposatzen digu jatorrizko irudia mantentzea eta beste bat sortzea jatorrizkoaren izenari .resized erantsita. Resazi in place hautatuko bagenu jatorrizkoaren ordez gordeko luke.

Ezarpen bera erabili behar badugu hainbat irudien tamaina moldaketan horien denak hauta -ctrl tekla zapalduta- eta ezarpenak emanda denak batera aldatuko ditu.

Irudiaren orientazioa aldatzeko Reseze Images... ordez Rotate Images... aukertuko dugu.

2010/11/26

Software librea eta enpresa. Estatistikak.

Tecnologiapyme.com enpresa eta TIK harremanaz dihardun blogak Cenatic zabaldutako hainbat datu eskaini eta komentatzen ditu. Interesgarria.

2010/11/24

Ubunturen panelak edo haren ikonoak berreskuratu eta blokeatu (gnome2)

Hona hemen zenbait tresna Ubunturen panelak edo panelen ikonoak berreskuratzeko Gnome2 inguruetan (10.10. arte eta 11.04 Ubuntu Classic).

Panelen bat desagertu bazaizu edo dena delakoagatik panelak bere hasierako itxurara bueltatu nahi badituzu horrela egin dezakezu:

1- Terminal bat ireki. Horretarako zanpa  Crtl+Alt+T
2- Terminalean banan bana hiru agindu hauek :

gconftool-2 --shutdown
rm -rf ~/.gconf/apps/panel
pkill gnome-panel


Kito.


Hau dena egin ondoren blokeatu nahi badituzu panelak terminalean idatzi:
gconf-editor /apps/panel/global/locked_down
eta agertzen den leihoan locked_down laukitxoa markatu eta itxi.
Panelean zerbait aldatzeko hori bera idatzi eta laukitxoa desmarkatu.



Ubuntu 12.04 klasikoan panela aldatzeko Alt tekla zapaldu eta eskuin klik panelean. Efektu grafikorik gabeko Ubuntu klasikoan berdin baina Super+Alt zapaldua.