2009/03/11

Ubuntu 8.10ean karpetak ezin kopiatu

Badirudi besteak beste Ubuntu 8.10aren euskarazko bertsioan bug edo programazio errore batengatik karpetak ezin direla mugitu.

Arazoa errez konpon daiteke Euskalsourcek egindako tutorial honen bidez.

2009/03/10

Ingurune beroak dituen irudi-web bat sortu Gimp editorearen bidez

Hiriburuen gainean eskuin klik eta ireki fitxa berria egiten baduzu hauei buruzko informazio osagarria ikusiko duzu:

Hiriburuen gainean kurtsorea eskua bihurtzen da, ingurune hori esteka bat du.
Irudi batetik abiatuta ingurune beroak dituen irudi-web bat nola egin daiteken Gimp editorearen bidez azaltzeko bideotutorial bat prestatu dut. Bideotutoriala jaisteko egin klik hemen (exe fitxategi exekutagarria da).

Bideotutuorialaren irudi-weba.

Hona hemen bideotutorialaren irudi-html'a. Ondo ikusteko egin eskuin klik tituluan eta ireki fitxa berri batean.





Irudi-html orria gure domeinuko webgunera igotzen badugu gogoan izan behar dugu irudia eta lotutako gainerako fitxategiak igotzen. Bestelako domeinura igotzen badugu, kasu honetan bezala, irudia eta audioa multimediak konpartitzeko webgunetara igo behar ditugu eta mezuan web orriaren html kodea itsatsi eta bertan fitxategi multimedien ordez haien URL loturak itsatsi behar ditugu.

2009/03/03

Korrika 16. Gutxi gutxi falta da.

Aurtengo leloa "Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!" daukagu eta honekin, Martxoaren 26an Tuteratik abiatuko da Korrika, Euskal Herri oso zeharkatu ondoren apirilaren 5ean Gasteizera iristeko.

­Korrikaren webgunean aurki ditzakegu, besteak beste, kultur-egitaraua, ibilbidea eta Betagarri taldeak Korrikarentzako egin duen kanta:


2009/02/04

Dokumetazio zentrorako proposamena

Mezu hau batez ere eskoletako IKT dinamizatzaileentzako da.

EAEko ikastetxetako IKT dinamizatzaileok dokumentazio zentroa antolatzen lagundu behar dugu. Dokumentazio zentroa ikastetxeko dokumentazioa antolatzeko, gordetzeko eta atzitzeko sistema da.

Zeregin horretarako oso interesgarria iruditzen zait FreeMind software libreko aplikazioa. Berez, eskema hierarkikoak diseinatzeko aplikazioa da, oso erraza eta intuitiboa. Behin egitura diseinatu eta gero haren nodoetan loturak egiten ahal ditugu, bai internet edo intraneteko web orriei, PDF dokumentuei, irudiei, aurkezpenei eta abar. Dokumentazio zentroaren kasuan loturak ikastetxeko dokumentuetara egingo ditugu (dokumentu hauetarako, ikusteko edo inprimatzeko badira, HTML edo PDF formatuak hobetsiko ditugu hurrenez hurren). Behin eskema bukatu ondoren emaitza html (java script version) esportatuz gero badugu, beste lanik gabe, web orri bat prest dugu intraneterako. Web honetan dokumentazio zentroaren egitura agertuko da; nodoak zabaldu eta itxi ahal izango dira nahi erara; Eta dokumentuetan klik egitean berauek irekiko dira.


Berritzeguneetan banatutako dokumentazioan oinarrituz dokumentazio proposamen bat garatu dut. Proposamena ikusi nahi baduzu eta FreeMind ez baduzu instalatuta lehenik eta behin aplikazioa jaitsi eta instalatu; ondoren proposamena jaitsi eta ireki; egitura nahi duzun moduan egokitu, dokumentuak estekatu, gorde, html formatura esportatu eta intranetera lotura egin. Kito.

Hona prozesua deskribatzen duten bideotutorial pare bat: dokumentazio zentroa eratu eta publikatu.