2017/10/23

Nola instalatu Popcorn Time Ubuntu eta deribatuetan



Popcorn Time filmak eta serieak online ikusteko aplikazioa da eta euskaraz dago. Honela instala daiteke 0.3.10 bertsioa Ubuntu eta deribatuetan:

1. Deskargatuko dugu aplikazioaren paketea hemendik.
2. Deskarga egin dugun karpetara joan, eskuin klik egin eta Ireki terminalean egingo dugu eta bertan agindu hau itsatsiko dugu:

tar -xf Popcorn-Time-0.3.10-Linux-64.tar.xz -C /opt/popcorn-time/

3. Orain /usr/bin karpetan esteka bat sortuko dugu Popcorn Time terminaletik exekutatu ahal izateko:

sudo ln -sf /opt/popcorn-time/Popcorn-Time /usr/bin/popcorn-time

4. Orain aplikazioaren Internet ataleko abiarazlea sortuko dugu:
sudo gedit /usr/share/applications/popcorntime.desktop

Irekiko da fitxategi huts bat eta bertan testu hau kopiatuko dugu:

[Desktop Entry]
Version = 1.0
Type = Application
Terminal = false
Name = Popcorn Time
Exec = /usr/bin/popcorn-time
Icon = /opt/popcorn-time/src/app/images/icon.png
Categories = Application;Network

 5. Bukatzeko behar den libgconf-4-4 liburutegia instalatuko dugu:

sudo apt-get install libgconf-2-4

6. Martxan jarri Aplikazioak > Internet ataletik eta euskaraz jartzeko eskuin aldeko ezarpenetan klikatu (gurpil horzduna) eta user-interfaze ataleko Language-ean Euskara hautatu.

Kontuan izan filma hautatuta aukera dugula 720 edo 1080 pixeletan (segun zer nolako konexio abiadura dugun) eta Popcorn-en Butter erreproduzigailuaren bidez edo VLCren bidez. Nik uste dut VLC bidez geldiketak egoteko aukera gutxiago dagoela eta azpitituluen fitxategia badugu (azpitituluak.com-etik euskarazko azpititulua deskargatuta kasu) VLCri adierazten ahal diogu non dugun fitxategia.

1 iruzkin: