Winmail.dat fitxategia Microsoft Outlook posta bezeroak mezu bati erantsitako fitxategiekin sortzen duen paketea da.
Posta jasotzeko
Thunderbird erabiltzen baduzu winmail.dat automatiko zabaltzen dituen
LookOut gehigarria instala dezakezu.
Aldiz, posta web bidez jasotzen baduzu fitxategi horiek Linuxen irekitzeko
tnef aplikazioa instalatu behar duzu. Horretarako Ubuntun terminala ireki eta itsatsi agindu hau:
sudo apt-get install tnef
Gorde winmail.dat fitxategia -ahal dela fitxategi asko ez duen karpeta batean-, terminalean joan karpeta horretara eta exekuta ezazu
tnef winmail.dat
karpeta horretan agertuko d(ir)a erantsitako fitxategia(k).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina