Viking Linux, Windows eta Mac OS X sistemarako GPS datuak ikusi eta editatzeko mahaigaineko aplikazio librea. Interesgarria
OpenStreetMaps.org eta OpenCycleMap.org mapak erabiltzen dituelako.
Arrastoak, ibilbideak eta bide-puntuak inportatu, editatu eta esportatu egiten ditu.
Nola funtzionatzen duen ikasi nahi baduzu tutorial ireki bat duzu hemen:
https://sites.google.com/view/viking-euskaraz/
1.5 bertsio berrian euskara hizkuntza sartu dute.
Viking Windows-en instalatzeko
http://sourceforge.net/projects/viking/ orritik deskarga dezakezu. Debian, Ubuntu eta deribatuetan terminala ireki (Ctrl+Alt+t) eta hurrengo agindua itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install viking
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina