2012/06/29

LibreCADen liburutegiak erantsi eta erabili

LibreCADen, eta baita QCADen ere, aukera dago hainbat gairekin lotutako irudi galeriak edo liburutegiak eransteko. Horien artean:
  • arkitektura
  • elektrizitatea
  • elektronika
  • mekanika
  • prozedurak
  • txantiloiak (laminak)
  • neumatika eta hidraulika

Linuxen instalatzeko:
LibreCAD instalatu behar baduzu kopiatu ondokoa eta terminal batean itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install librecad
Liburutegiak eransteko jaitsi hemendik Deskargak karpetara, karpetara joan eta bertan deskonprimitu (klikatu eta erauzi bertan).
Partlibrary karpeta bere tokira eramango dugu.
sudo mv /Deskargak/partlibrary-2.1.2.8-1 /usr/share/librecad/library

Orain liburutegi horiek erabiltzeko:
Ireki LibreCAD
Liburutegiak ikusteko  tresna barran edo menuan eskuin klik egin eta Library Browser markatu eskuineko irudian ikusten den moduan.
Behin liburutegiaren leihatila irekitzen denean menua arakatu nahi duzun pieza edo sinboloa topatu arte, hauta ezazu eta klika irudien azpiko Insert botoian.






Oharra: Erne karpeta mugitzean, liburutegiaren bertsioa aldatzen bada komandoa aldatu behar duzu.

2012/06/26

Argazkiz egindako bideoak

Argazkien bidez bideoak egiteko hainbat aukera dago hala nola Videoporama, PhotoFilmStrip edo OpenShot bideo editorea. Lehenengoa konplexu samarra, bigarrenean audioa jarriz gero honek markatzen du muntaiaren luzera eta hirugarrenean argazkiak animatu daitezke baina zehaztasunik gabe.

Zelan egin ondo eta sinple?
Irudien muntaia PhotoFilmStrip aplikazioarekin. Animazioaren hasiera eta bukaera zehazten.

Nire proposamena da PhotoFilmStrip erabiltzea irudien muntaketa egiteko animazioaren kontrola handia eta erraza delako; horrekin bideoa egin eta   sortutako bideoa eta gogoko musika OpenShotera kargatu,  editatu musika eta tituluak jartzeko eta bigarren bideoa sortu.


Ubuntun PhotoFilmStrip instalatzeko hemendik jaitsi Debian bertsioa, fitxategian klika eta Software Cenerren bidez instalatu.
OpenShot instalatzeko terminal batean hau itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install openshot

2012/06/24

Burduntzia Jaizkibelen


Motocroseko makinek ondatutako erreka batean bizitza tematzen da aurrera egiten eta, gizakiok merezi ez badugu ere, tarteka naturak honelako ikuskizunak eskaintzen dizkigu.


2012/06/05

Nola konfiguratu LightDM

Luberri 16 eta 18an

LightDM Linuxen erabiltzen den saioak kudeatzeko (Display Manager) pantaila bat da. Ubuntuk  jarri zuen 11.10 bertsiotik aurrera GDMren ordez arinagoa delako eta Gnomeren liburutegiak erabiltzen ez dituenez edozein distribuzioan erabili daitekeelako.

LightDM pantailaren ezarpenak moldatzen ahal dira eta horrek hainbat aukera eskaintzen digu.
LightDMren konfigurazio fitxategia aldatzeko editore batez irekiko dugu (nik gedit erabiliko dut Ubuntun):

sudo gedit /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu.conf

eta Pluma Ubuntu-Maten:

sudo pluma /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu-mate.conf

eta ia hutsik dagoen ezarpen fitxategia irekiko da, honelakoa hain zuzen:

[SeatDefaults]
user-session=ubuntu

Linux Mint eta Luberri 20.04rako begiratu mezuaren bukaeran.


Hemen lerroak erantsiz hainbat moldaketa sar dezakegu:

  • Automatikoki erabiltzaile batekin sartzeko:
autologin-user=
autologin-user-timeout=0
lehenengo lerroan idatziko dugu automatikoki sartzea nahi dugun erabiltzailea eta bigarren lerroaren bidez jar dezakegu denbora bat -segundotan- sartze automatikoa geroratzeko eta beste erabiltzaile batekin sartzeko.

  • Erabiltzaileen zerrenda ezkutatzeko:
greeter-show-remote-login=false
greeter-show-manual-login=true

greeter-hide-users=true

Erabiltzailearen izena sartzeko leihoa agertuko da. Zenbait tokitan erabiltzaileen zerrenda ikustea ez baita egokia.

  • Saio mota bat lehenesteko:
Erabiltzaile bat lehenengo aldiz sartzean Unity, Gnome Shell edo saio klasikoa lehenesteko jatorrizko fitxategian agertzen den user-session=ubuntu Unity saioa lehenesten du, hauek dira aukerak:

                                          16.04                                     18.04
Unity:                                ubuntu                                

Gnome Shell:                     gnome                                   ubuntu
Ubuntu klasikoa (Compiz)   gnome-flashback-compiz    
Ubuntu klasikoa (Metacity)  gnome-flashback-metacity   gnome-flashback-metacity

Gnome Shell ibili ahal izateko aldez aurretik Gnome-Shell instalatu behar duzu:
sudo apt-get install gnome-shell
Azkeneko biak interesatzen bazaizkizu beste hau instalatu behar duzu:

    sudo apt-get install gnome-session-flashback

Etxerako ez du merezi zeren eta erabiltzaile bakoitzak, bere izenaren ondoan agertzen den gurpiltxoan sakatuta bere gogoko saio-mota aukera dezake baina erabiltzaile asko dituen toki batean, hala nola eskola, enpresa edo elkarte batean administratzaileari saio-mota bat lehenesteko aukera ematen dio ezarpen honek.
Pentsatzen dut Cinamon edo Mate ere era horretan ezar daitezkeela.

  • Erabiltzaile gonbidatua ezkutatzeko:
allow-guest=false

  • Teklatu numerikoa automatikoki aktibatzeko:
Ekipoak teklatu numerikoa desaktibatuta abiatzen dira, automatikoki aktibatzea nahi baduzu aldez aurretik numlockx aplikazioa instalatu behar duzu:

sudo apt-get install numlockx

eta, hori eginda -ez jarri bestela-, lighdm.conf fitxategian honako lerro hau erantsi behar duzu:

greeter-setup-script=/usr/bin/numlockx on

Luberri 20an

Aurreko bertsioek Gnome erabiltzen dute eta 20.ak Linux Minten Cinnamon. Honek ere Lightdm erabiltzen du hasierako pantaila, saioa hasteko pantaila alegia, kudeatzeko baina badu aplikazio grafiko bat lan hori egiteko. Aplikazioa Saio-hasieraren leihoa izena du eta horrela iristen da bertara:

Paneleko ezker aldean, erabiltzailean egin klik eta  Sistemaren ezarpenak > Administrazioa > Saio-hasieraren pantailara iritsiko zara. Ezarpen hauek aldatzeko administratzaile rola eduki behar da, horregatik administratzailearen pasahitza eskatzen du.

Bertan alda daitezke parametro guztiak agertzen dira: itxura, erabiltzaileak eta ezarpen orokorrak kategorietan banatuta.