Ubuntu 12.04
Precise Pangolin instalatu dut eta
Unity eta
Gnome-Shell (
sudo apt-get install gnome-shell)
probatu ondoren
Gnome klasikoarekin geratu naiz.
Klasikoa erabili ahal izateko instalatu behar da. Horretarako terminalean exekutatu:
sudo apt-get install gnome-panel
Ondoren saioa amaitu eta ondoko pantailan erabiltzailea hautatzeko pantailan (lighdm edo
login screen) zure izenaren eskuineko ikurra sakatu eta halako zerrenda agertuko zaizu:
 |
| Shell edo interfaze aukerak |
Zerrenda honetan lehenengoa da Gnome-Shell, hurrengo biak klasikoak (efektu grafikorekin edo gabe) eta azkeneko biak Unity (efektu grafikorekin edo gabe).
Nik, probatu ondoren, hirugarrenarekin geratu naiz eramangarri txikian efektuak soberan daudelako eta interfazea, panelak batez ere, argiagoak direlako. Efektuak dituen Gnome Classic-en sartuz gero efektu interesgarriak aktibatzeko
mezu hau begiratu.

Panelean sarri sarri erabiltzen ditugun aplikazioen abiarazleak jartzeko menutik herrestan eraman panelera. Bestela panelari
appletak eransten ahal zaizkio baina, istripuak abitatzearren (nork ez du nahi gabe elementuren bat ezabatu eta gero asmatu ez berreskuratzen -
konponduta-), elementuak gehitzeko, propietateak aldatzeko (esate baterako
panela garden bihurtzeko) edo dauden elementuak kendu edo tokiz aldatzeko saguaren eskuin klik egin behar da baina:
- efekturik gabeko klasikoan: Alt zapalduta.
- efektu grafikodun klasikoan: Super + Alt (Super=Windows tekla) zapalduta.