2019/06/19

Luberri sistemaren posta-zerrenda berria

Luberri sistemaren inguruan eta orokorrean ikastetxeetan Linux erabiltzeari buruzko zalantzak, eskaerak, iradokizunak, arazoak, kritikak -eraikitzaileak- ... baldin baduzu hau da posta-zerrenda berria:


Bertatik aukera duzu mezuak kontsultatzeko (oraindik ez dago ezer), mezua bidaltzeko eta, noski, harpidetzeko.


Beste modu bat harpidetzeko da lotura honetan klik egin eta posta-helbidea ematea.
Harpidetzen bazara, emandako helbideak jasoko dituzu posta-zerrendaren mezuak eta mezuak bidaltzeko aski izango duzu luberri@framalistes.org helbidera idaztea.

Parte hartu nahi baduzu gogoan izan posta zerrenden oinarrizko gidalerro pare bat:

  • Mezu batean gai bakarra eta gaiei lotu erantzunen bidez.
  • Mezuaren gaiak defini dezala argi zeren gainean idatziko duzu.
  • Ez jarri posta-zerrenda honetan posta-zerrendaren gaiarekiko zerikusirik ez duten mezuak


2019/06/16

Beti arte Marta Harnecker

Nola aldatu diren gauzak, kamarada. Franko hil zenean 13-16 urte genituenok Marta Harneckerren liburuxkak ezkutuan pasatzen genituen elkarri, eta haien bidez ikasi genuen errealitatea bestela interpretatzen. Eta gizarte justuago eta zoriontsuago baten hazia ernetzen. Gogo handiz irakurtzen genituen. Haien beharra genuen.


Liburu eskukatuak eta horixkak etxeko liburutegian segituko dute norbait irakurri zain, eta zu, Marta, betirako gure gogoan.

2019/06/10

BigBlueButton euskaraz

Moodle ikaskuntzarako plataformaren bideo-konferentzia sistema den BigBlueButton dagoeneko euskaraz dago.



EAEko ikastetxe publikoen Moodlen erabilgarri dago. Zuk erabiltzen duzun Moodle plataforman ez badago eskatu administratzaileari plugina instalatzeko.

BigBlueButton aplikazioari buruzko informazio gehiago eta bideo-tutoriala aurreko mezu honetan.

Une honetan interfaze grafiko %100ean dago euskaraz baina zuzenketak proposatzeko zein egiteko edota datozen bertsioen lokalizazioan lagundu nahi baduzu jo librezale.org taldera.

Ezin Linux instalatu Acer Aspire batean

Saiatu naiz Acer Aspire ES1 ordenagailu batean Linux instalatzen eta ez naiz gauza izan. BIOSak ez du onartzen Grub instalatzea.

Penagarria da ezin erabiltzea nahi duzun sistema eragilea erosten duzun ordenagailu batean.

Nik argi daukat:  ez dut Acer markako ordenagailurik erosiko ez eta gomendatuko ere!!

2019/06/06

Luberri_18.04.2_64bit.iso prest.

Deskargatzeko eskuineko paneleko Luberri Sistema estekan klikatu.
Bertan zaudela deskargatzeaz gain Bertsioen oharrak estekan klik eginez ikusten ahal dituzu bertsio honen berrikuntzak.

2019/06/02

FreeFileSync erabilera eta instalazioa Ubuntun

FreeFileSync offline bolumenak sinkronizatzeko aplikazio libre sistema anitza da. Normalean bi bolumenen babeskopia sinplea egiteko erabiltzen da: USB memoria edo disko bat eta disko gogorreko karpeta bat gehienetan.

Funtzionamendua:
  1. Abiatu eta zehaztu berdindu nahi diren bi bolumen edo karpetak. Egin daiteke arrastatuta edo arakatuta (browse).
  2. Alderatu desberdintasunak ikusteko. Desberdintasunak antzeman eta sinkronizazio motaren arabera proposatuko du hainbat fitxategi batetik bestera kopiatzea, zaharberritzea edo ezabatzea. Inbutu itxura duen ikonoan klikatuta salbuetsi -edo zehaztu- daitezke fitxategiak edo azpikarpetak.
  3. Sinkronizatu (aurretik sinkronizazio mota zehaztuta).


Sinkronizazio motak:
  • Two way: batean zein bestean erantsitakoak bestera kopiatu, batean ezabatutakoak betean ezabatu eta dokumentu beraren bi bertsio badaude zaharra berritzen du.
  • Mirror; Ezkerreko karpeta eskuinean ispilatzen du. Hau da lehentasuna ematen dio ezkerrekoari. Bertan ez du ezer aldatuko eta eskuinekoa babeskopia bezala geratzen da.
  • Update: Ezkerreko fitxategi erantsiak eta berrituak eskuineko karpeta kopiatzen ditu.
  • Custom: sinkronizazio arauak pertsonalizatzen ditu.


Instalazioa Ubuntu eta deribatuetan

11.9 bertsiotik aurrera instalazioa erraztu da (2021/4/12 egunean eguneratua)

1- Deskargatu aplikazioa hemendik (Premian bazaude eta ez badizu uzten konektatzen etxean deskargatu eta USB batean gorde).
2- Deskonprimitu. FreeFileSync_11.9_Install.run instalazio fitxategia agertuko da.
3- Fitxategian klik bikoitza egin eta terminalean hasiko da instalazioa: erantzun y hasteko instalazioa eta onartu baldintzak.