2018/02/11

Kontrol laukiak jarri LibreOffice Writer testu prozesadorean

Kontrol laukiak erabiltzen ohi dira markatzeko baldintza bat betetzen ote den.



Ondoko bideo tutorialean ikus dezakezu nola jarri kontrol laukiak LibreOffice Writer testu batean.



Erabilera

 Jarritako kontrol-laukiak erabili ahal izateko inprimaki barra agerrarazi behar dugu (Ikusi > Tresna barrak > Inprimaki-diseinua) eta barra honetako 10. ikonoa (Diseinu modua) aktibatu behar dugu.




Era berean kontuan izan dezakegu inprimaki kontrol hauek erabili daitezkeela eremu editagarriak dituzten PDF dokumentuak sortzeko.

2018/02/04

Luberri Lenovo Yoga520 batean

Pasatu didate Lenovo Yoga 520 bat ez zutelako asmatzen Luberri instalatzen.
Entzuna nuen Lenovo eramangarriak arazoak ematen zituztela Linuxekin eta pentsatu dut horregatik izango zela. Eta ez da. 256 GBeko SSD memoria du eta, irakurri dudanagatik RAID moduan ezarrita Linuxek ez zuen detektatzen. BIOSean begiratu eta AHCI moduan ezarrita dago eta Systemback Live moduan, GParted bidez, ikusten du eta partizioak prestatu daitezke baina instalazioa abiatzean partizioak ezin dira esleitu SDD memoria ez delako muntatzen instalazio aplikazioan.

Soluzioa: Ubuntu 16.04.3 instalatu eta Luberri bihurtu. Ubunturen instalazio aplikazioak arazorik gabe ikusten du SSDa eta partizioak esleitzeko eragozpenik ez du.

Ekipoan dena doa ongi (wifi, soinu, txartela, ukipen-pantaila...) hatz marken pasabide biometrikoa ezik (ez dut asmatu).

Blender-eko marrazoa ukipen pantailaz mugitzen

Nola egin taulak blogean Libreoffice Writeren bidez

Blogger-ek, Wordpress-ek eta beste blog plataformek badituzte bere moduak taulak egiteko baina lan handia ematen du eta zaila da gogoratzeko.
Bada beste modu bat taula txukunak sartzeko blogetan:

1- LibreOffice Writer-en prestatu zure taula. Kontuan ohiko taulak ez daukala atzeko plano zuria gardena baizik.

Taulak LibreOffice Writer-en

2- Egin Fitxategia > Aurrebista web nabigatzailean



3- Nabigatzailean taula kopiatu eta itsatsi blogean.

Ona hemen emaitza:

IZENA ABIZENAK MATEMATIKA ZIENTZIAK
Juan Tierves Andin
ongi
oso ongi
Inesa Andia Martinez
oso ongi
ongi


IZEN ABIZENAK MATEMATIKA ZIENTZIAK
Juan Tierves Andin
ongi
oso ongi
Inesa Andia Martinez
oso ongi
ongi


Oharra:
Sites zaharrean eta beste hainbat web ediziorako plataformatan ere funtzionatzen du.

2018/01/28

NASAren populazio-mapa

NASAren SEDAC zentroak



http://sedac.ciesin.columbia.edu/mapping/popest/gpw-v4/

eskaintzen du. Mapa horretan kolore iluntasunaren arabera adierazten da biztanleriaren dentsitatea.


Ezkerra aldean dauden tresnen artean nabarmentzeko modukoa da aukera dagoela marrazteko poligono bat eta aplikazioak kalkulatzen du zonaren azalera eta populazioa.


2018/01/27

PBIS nola sartu ekipoa domeinuan ezin bada atera

Luberri sistema PBIS aplikazioa erabiltzen du Linux ekipoak Windows domeinuan sartzeko.
Zenbaitetan ekipoa domeinutik ateratzen da eta berriro sartu behar da. Horretarako egingo dugu:

Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu

Bertan domeinutik atera (leave domain) eta domeinuan sartu (join domain)

Batzuetan, ordea, ez du domeinutik atera nahi eta honelako erroretako bat ematen du:

Error: LW_ERROR_PASSWORD_MISMATCH  [code 0x00009c56]
The password is incorrect for the given account

ERROR: DNS_ERROR_BAD_PACKET (code 0x0000251e)
A bad packet was received from a DNS server. Potentially the requested address does not exist.

Kasu horretan soluzioa izaten da lsass zerbitzua berrabiaraztea. Horretarako agindu hau jarriko dugu terminalean:

sudo /opt/pbis/bin/lwsm restart lsass


hori egina domeinutik atera eta sartu egingo dugu.

2018/01/21

Audacity euskara paketea nola konpondu

Aspalditik troll batek hainbat aplikazioen euskaratzeak bere modu bitxian

egiten ditu eta gainerako euskaratzaileenak blokeatzen ditu.

Hau da Audacity-ren kasua, non idazkera eta hainbat terminoren euskaratzea aplikazio informatikoetan erabiltzen diren estandarretatik oso urruti daude eta horrek aplikazioaren erabilera neurri handian zailtzen du.

Librezale elkarteko batzuk programa zerotik hasita euskaratu dugu baina lehen aipatutako blokeoa dela medio oraindik ez dugu lortu aplikazioarekin batera eskaintzea.

Bi soluzio daude:

  • Pertsonala eta erraza: Audacityn zaudela Editatu > Hobespenak... > Interfazea > Hizkuntza eta bertan Euskara-ren ordez Euskara (Espainakoa) aukeratu. Erabiltzaile bakoitzak egin beharko luke.
  • Bigarrena da Euskara-ren .mo fitxategia aldatzea. Horrela eginda Audacity ezer egin gabe euskara estandarrean agertuko da. Erabiltzaile guztientzat balio du.


Hau da Euskara hizkuntzaren hizkuntza fitxategia zuzenduta.


Azalduko dut nola instalatu hizkuntza pakete hau Linuxen. Norbaitek badaki nola egin Windows edo MacOS-en idatz dezala iruzkinetan.
1- Gorde deskarga 
2- Terminala ireki (Ctrl+Alt+T), deskargaren karpetara joan (ad. cd Deskargak) eta bertatik
3- Kopiatu fitxategia dagokion tokira:   sudo cp audacity.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/  Administratzailearen pasahitza eskatuko dizu.

Behin hori eginda ireki Audacity eta menuko lehenengo elementuan Agiriak ordez Fitxategiak agertzen bazaizu aldaketa ongi burutu duzu.