2018/05/09

Luberri_16.04.9_64bit_ttl Eskola 2.0ko TTL W515PU ekipoetarako bertsio berezia.

EAEko Eskola 2.0ko TTL W515PU eramangarri txikiek hainbat berezitasun dituzte:

  • 32GBeko eMMC motako disko solidoa dute. Diskoa ia beteta hornitzen dute (28GB baino gehiago erabilita), beraz nekez erabiltzen ahal da Windowsa eta are gutxiago bigarren sistema bat jarri. Ordenagailu hauek erabili ahal izateko soluzio bat izan daiteke Windowsa kendu eta Linux bat jartzea. GNU/Linuxek askoz gutxiago okupatzen du eta eskolako erabilerarako nahikoa tokia geratzen da diskoan (15GB).
  •  Gailu honen wifiak eta txartel grafikoak ez dute Ubuntu 16.04k erabiltzen duen 4.4 kernelaren sustengua. Beraz erabili ahal izateko kernel berriago bat jarri behar zaio sistemari. Hori da ekipo hauentzat Luberri berezi bat edukitzearen arrazoia.
  • Azken berezitasuna da ekipo hauek UEFI abioa dutela (Hezkuntzako gainerakoek BIOS edo Legacy) eta horrek instalazioan berezitasun pare bat ezartzen ditu.

Hau guzti hau kontuan harturik hona hemen zer urrats jarrai daitezkeen Luberri Ubuntua instalatzeko:

  1. Deskargatu  luberri_16.04.9_64bit_ttl.iso
  2. Irudi honen bidez sortu abio disko bat Windows Rufus doako aplikazioaren bidez. Aplikazio honek aukera ematen baitu UEFI abio diskoak sortzeko estandar ez diren sistemekin.
  3. USBa sartu eta piztean F2 sakatu BIOSean sartu, Boot Menu fitxara joan eta 1. abio-aukera bezala UEFI-USBaren marka  hautatu. F4 ezarpenak gordetzeko eta abiatzeko.
  4. Abiatu Live moduan (1.aukera). Erabiltzailea: adminpremialocal, pasahitza: luberri16. Gparted bidez ezabatu Windows partizioa eta libre geratzen den tokian partizio hedatu bat sortu (extended) eta partizio honetan sortu 15GB ext4 inguruko bi partizio (lehenengoari linux etiketa jarri eta bigarrenari home). 4GBeko RAM. disko txikia  eta prozesadore kaskarra izanik ez du merezi SWAP partizioa  jartzea. Exekuta itzazu aldaketok.
  5. Martxan jarri Systemback (Sistemaren tresnak > Administration) eta egin instalazioa berezitasun batez: partizioaren esleipenak egitean hautatu FAT32 motako bigarrena eta esleitu bios-uefi (bestela ez du grub topatuko).
Behin instalatua domeinuan sartu behar duzu eta zure ikastetxeko pam_mount.conf.xml fitxategia /etc/security karpetara kopiatu*. Horrelako ekipo asko ez izan ezean ez dizu merezi ikastetxerako USBa sortzea, dituzunak luberri instalatu ondoren bi operazio horiek egin eta kito.

Ez instalatu bertsio hau bestelako ekipoetan zeren arazoak eman dezakete, esate baterako Toshiba gorrietan ez du funtzionatzen. Beraz, pegatina argia jarri TTLrako dela adierazita.

* Informazio gehiago luberri sistema instalatzeko jarraibideetan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina