2018/03/11

Viking aplikazioaren eskuliburu txikia tokiz aldatu da

Penaz jakin dut wikispaces.com aurten itxi behar dutela. Badirudi ekonomikoki ezin dutela mantendu eta uztailaren 31ean classroom eta doako wikiak itxiko dutela, plus eta super wikiak irailaren 30an eta pribatuak 2019ko ekainaren 31ean.



Nik badut zerbitzu honetan geo-lokalizazioan aritzeko Viking aplikazioaren gaineko argibideak ematen duen wiki bat, https://viking-euskaraz.wikispaces.com/ hain zuzen ere, eta ikusita laster itxi behar dutela beste toki honetara migratu dut:



Toki  berria ez da wikia web orri arrunta baizik baina, tira, aurrekoak kolaborazio handirik ez zuen jaso. Lagundu nahi duenak bilatuko du modua.

Wiki orriek gainbehera jaso dute hodei-plataformek (Drive, Nextcloud, OneDrive...)  dokumentuak partekatzeko aukera eman zutenetik. Edozein modutan wikizalea bazara beti izango duzu aukeran Moodleko Wikia jarduera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina