2017/04/14

Peek, pantailatik gif animatuak egiteko tresna erraza

Peek Linuxerako pantailaren bideo grabagailu sinple bat da. Ffmg eta Imageclik erabiltzen ditu grabazioak egiteko. Irudiak GIF animatu moduan grabatzen ditu edo, nahi izanez gero, soinurik gabeko Webm edo MP4 bideo formatutan.
Bideo grabazioak egiteko OBS edo bestelako aplikazio hobeak daude baina Peek bereziki interesgarria da gif animatuak egiteko bere erraztasun eta sinpletasunagatik.

Erabilera

Martxan jartzen dugunean leihatila garden bat agertzen zaigu, itxuraz menurik gabea, markoaren barrenean duena grabatzeko prest. Itxuraz esan dut zeren eta aplikazio barraren ezkerrean agertzen den P logoan klikatua menu txiki bat agertzen da hobespenak aldatzeko aukera ematen duena.

Peek-en hobespenak

Bertan, besteak beste, grabazioa GIF, WebM edo MP4 formatuan egiteko aukera ematen du (kontuan izan soinurik ez duela grabatzen). Behin hobespenak zehaztuta, grabatu nahi dugunaren gainean jarriko dugu.

Leihatilaren tamaina aldatu nahi badugu ataza barran eskuin klik egin eta "aldatu tamaina" aukeratu behar dugu. Kontu izan leihatila handitzen baduzu GIF fitxategia oso astuna bilakatu daitekeela -batez ere web batean jartzeko asmoa baduzu-.


Grabazioa hasten den momentuan leihatila ezin da tokiz aldatu.

Grabatzen duzun bitartean teklatuarekin edo saguarekin zer egiten duzun ikustea nahi baduzu Key-mon aplikazioa erabil dezakezu haren paneltxoa grabazio leihatilan sartuta.


eta zertarako erabiltzen ahal dugu?

Idatzizko web-tutorialetan erakutsi nahi duguna laburra eta erraza den kasuetan.


 Bideoko  mikro-sekuentziak sentimenduak, ekintzak eta abar adierazteko




Istorioak animazioez ilustratzeko. Erakusten ahal dugu, HotShots aplikazioaren laguntzaz, Korrika 20ren azken kilometroen ibilbidea:


Istorioko pertsonaia Miarritzetik Erromara hegan egin zuela.


Erroman aipatuta, Google Earth-en laguntzaz, Coliseoan har dezakegu lurra.




Okurritzen al zaizkizu beste erabilpenak? Uzten ahal duzu zure ideiak iruzkinetan.


Instalazioa

Hasieran esan bezala aplikazioa Linux sisteman dabil bakarrik. Ubuntun PPA bidez instala daiteke terminalean honako hauek hurrenez hurren itsatsi eta exekutatuta:

sudo add-apt-repository ppa:peek-developers/stable
sudo apt update
sudo apt install peek

Proiektuaren gaineko informazio gehiago eta beste distribuzioetan instalatzeko erak azalduta daude Peek-ek Githuben duen orrian.



Hori bai Luberri erremasterizazioa erabiltzen baduzu kontuan izan 16.04.4 bertsiotik aurrera Peek aplikazio grafikoen atalean dagoela instalatuta.
Peek software librea da eta horri esker euskaraz dago 1.0 bertsiotik.


Beste aplikazio interesgarriak Software-bilduman eta Linux-aplikazioetan.

3 iruzkin:

  1. Kaixo Alex,

    zuk gorago azaldu bezala peek instalatu dut

    > sudo add-apt-repository ppa:peek-developers/stable

    > sudo apt update

    > sudo apt install peek

    Probatzen hasi eta ondo dabil. Baina instalatu zaidan bertsioan ez da goian eskuinean Peek logo laranja agertzen.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nik Ubuntu 16.04rekin Peek 1.0.1 bertsioa daukat, eta zuk?

      Ezabatu
  2. 1.0.1-0~ppa11~ubuntu16.04.1

    ErantzunEzabatu