2017/02/22

Owncloud eta Nextcloud hodeiak

Owncloud - eta Nextcloud- hodeian biltegiratzeko aplikazio libreak dira. Bi eratara erabili daitezke: zure zerbitzari batean instalatu eta zuretzat edo zure erakundearentzat biltegiratzea eskaintzea, eta, bigarrena hodeian biltegiratzea eskaintzen duten hornitzaile bat hartzea. Horietako batzuk 5 GB arteko biltegia doan eskaintzen dute.

Hori eginda bi aukera osagarri daude: lehenengoa  web bidezko biltegiratzea erabiltzea, fitxategiak kargatuz eta deskargatuz, eta, bigarrena desktop sync client edo mahaigaineko sinkronizazio bezero aplikazioa erabiltzea sinkronizatzeko hodeia eta zure ordenagailuetako karpeta bat.

Hona hemen hodeiko biltegiratzea eskaintzen dituzten hornitzaileak:
Owncloudenak:     https://owncloud.org/providers/
Nextcloudenak:     https://nextcloud.com/providers/

Hona hemen nondik deskarga daitezke sinkronizazio bezeroak Linux, Windows eta Mac-entzat:
Owncloudena:   https://owncloud.org/install/   eta bertan Desktop clients
Nextcloudena:   https://nextcloud.com/install/  eta bertan Desktop clients

 Begiratzen ahal duzu hornitzaileen artean doako edota ordainpeko zerbitzuak eta sinkronizazio bezeroa instalatu ondoren (Luberri erremasterizazioak Owncloudena instalatuta du gehigarrietan) martxan jarri: hornitzaileak eskaintzen dizun helbidea eman eta identifikazioa eskatzen dizunean erabiltzaile izena eta pasahitza eman.

Aplikazioak ownCloud (edo nextCloud) izeneko karpeta lokal bat sortuko du eta karpeta honetan sartzen duzuna automatikoki zure hodeiko karpetarekin sinkronizatuko da.

Komeni da aplikazio hau zure saioa hasten den unean martxan jartzea. Horretarako sinkronizazio bezeroaren ezarpenetan sistemarekin batera abiaraztea markatuko dugu:


Hau erabili ohi dugun ordenagailuetan egiten baduzu (etxekoa, lanekoa...) USB memoria gorde dezakezu betiko. Hori bai, komeni da tarteka sinkronizatzen den karpeta lokalaren segurtasun kopia bat egitea, hartara, nahi gabe zerbait ezabatzen badugu sinkronizatutako karpeta guztietan ezabatuko da internetera konektatuz gero baina babeskopian mantenduko da.

Momentuz hodei hauek eskaintzen duten editoreak oso sinpleak dira, ez daukate Drivek edo OneDrivek eskaintzen dituztenekin konparatzerik baina laster eskainiko dute LibreOffice online bidez editatzeko aukera.

2 iruzkin:

  1. Bideragarria litzateke horrelako bat eskolako zerbitzarian instalatzea?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bideragarria bai, noski. Baina zertarako eduki nahi duzu hodeia eskolan, zure ardurapean, baldin eta badira hornitzaileak ikasketetarako nahikoa izan daitekeen espazioa doanik eskaintzen dutela edukiak enkriptatuta?.

      Ezabatu