2016/12/20

Nola pertsonalizatu zure Luberri

Erabili ohi duzun ekipoetan errendimenduari begira interesgarria da pertsonalizazio batzuk egitea. Beti ere zure erabiltzailea propioan, jakina; ez pertsonalizatu deus ere erabiltzailea konpartitzen baduzu.
Hemen aipatuko ditudan batzuk Luberri erremasterizazioan dagoen softwarearekin lotuta daude.

Compiz
Luberrik hiru ingurune grafiko ditu: ubuntu-unity, gnome-flashback-metacity
eta gnome-flashback-compiz. Azken biak Gnome klasikorenak dira eta bietatik Compiz da efektu grafikoen aldetik interesgarriena. Mezu honetan deskribatzen da nola aktibatu efektu interesgarri batzuk.


Abiarazleak
Gehien erabiltzen dituzun aplikazioak
eta karpeta sistemaren barra nagusian jar ditzakezu klik batean abiarazteko. Hori egiteko aski duzu aplikazioen menuan ikonoa barrara herrestan eramatea.



Firefox nabigatzailea.
Eskuineko menutik abiatuta:
  • Sinkronizatu: kontu batez erregistratuta sinkroniza dezakezu zure nabigatzailearen laster markak, gehigarriak, hobespenak eta gordetako pasahitzak.
  • Ezinbesteko gehigarriak: Euskalbar, S3 Google translator, Save as link. Beste batzuk.
  • Pertsonalizatu:
    • Ikonoak. Erabiltzen ez dituzunak ezkerreko aldera, noizean behin erabiltzen dituzunak menura eta sarritan erabiltzen dituzunak helbide-barraren eskuin aldera.
    • Tresna barrak erakutsi/ezkutatu: Erakutsi laster marken tresna barra.


Thunderbird posta-bezeroa.
Posta elektronikoa sarri erabiltzen baduzu eta, batez ere, posta kontu bat baino gehiago erabiltzen baduzu posta-bezeroak webmail-a baino erosoagoa da eta mezuak ekipoan gordetzen ditu.
Martxan jartzen duzun lehenengo aldian posta kontuak ezartzeko aukera ematen du. Bestela, ezkerreko menuan: Hobespenak>Kontu ezarpenak>Ezkerreko paneleko beheko aldean: Kontuaren ekintzak>Gehitu posta-kontua. Bertan kontuaren datuak eman eta berak konfiguratuko du automatikoki.
Zuzentzaile ortografikoa jartzeko, menutik Hobespenak>Mezu prestaketa>Ortografia> Euskara gaitu zuzenketa idaztean.
Hedapen interesgarri batzuk.  Horien artean, noski...

Lightning agenda. Bertan egutegi lokala erabili beharrean aukera interesgarria da Provider for Google Calendar gehigarria instalatu eta Google Calendarreko agendak eta bertara inportatutakoak -hala nola Moodle-rena- Lightning-era sinkronizatzea.


Owncloud hodeia sinkronizatu.
Linuxen hainbat hodei sinkronizatzen ahal dira. Luberrik instalatuta du Owncloud-eko bezeroa edo sinkronizatzailea. Erregistratzen ahal zara Owncloud Provider edo hornitzaile batean eta desktop client sync aplikazioari erregistroaren datuak eman. Haren bidez hainbat ordenagailutan karpeta bera eta -linean bazaude- sinkronizatuta erabil dezakezu. Mezu honetan azaltzen da nola konfiguratu bezeroa. Txikia da baina dokumentuetarako nahikoa izaten da. Handiagoa nahi baduzu Mega edo DropBox-en bezeroa instala dezakezu.


Zim sinkronizatu.
Zim oharrak hartzeko eta egitekoen zerrenda kudeatzeko aplikazioa da (ikus haren gaineko mezua). Aplikazio horrek koaderno-karpeta bat eratzen du barnean txt formatuko hainbat orri dituena. Owncloud karpetaren barrenean jartzen badugu oharrak eta egitekoak sinkronizatuta eduki ditzakegu gehien erabiltzen ditugun ekipoetan.


LibreOffice
Gehigarriak pertsonalak dira. LibreOfficerako zuzentzaile ortografikoa inportantea da. Hobelex edo Xuxen du aukeran.

Bestetik LibreOfficeren ikono arruntak ez dira ez polita ez adierazgarri. Galaxi -kolorekoa- edo Sirf -zuri-beltza- gaiak hobeak dira.
Galaxi instalatuta dago baina Sirf instalatu behar da; terminaletik:
 
sudo apt-get install libreoffice-style-sifr

Itxura edo gaia LibreOfficeko edozein aplikazioaren menutik Tresnak > Aukerak > Ikusi eta bertan Ikono-tamaina eta estiloa aukerak zabaldu eta probatu ea zein duzun gustukoen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina