2016/12/19

Nola instalatu Luberri etxeko ordenagailuak Legacy-rik gabeko UEFia badu.

Izenburu ulergarriak gustatzen zaizkit baina oraingoan ezin izan dut.
Harira. Luberri erremasteriazazioa ikastetxetik ezagutzen baduzu eta etxeko ordenagailuan instalatu nahi eta ezinean bazabiltza hona hemen laguntza txiki bat.

Ordenagailu berrien BIOSa EFI edo UEFI sistema dute. Sistema horrek
Luberri instalazio prozesua UEFI motaren arabera
 
galarazten omen du "segurtasun" gutxiko sistemak instalatzea. Nire ustez Linuxen instalazioa oztopatzeko trikimailu bat besterik ez da. Edozein modutan orain arte horrelako BIOS zuten ekipoetan Legacy sistemara, alegia aurreko sistemara, aldatzeko aukera zegoen eta, hori eginda, Luberri moduko sistemak instala zitezkeen. Baina azken aldiko ordenagailuetan ikusten ari naiz BIOS batzuk aukera hori kendu dutela eta nahi eta nahiez EFI sistema erabiltzen dutela.
Horrelakoetan Luberri sistema ezin da instalatu -EFI egiaztagiria ez duelako- baina 64 biteko Ubuntu bai. Kasu horretan bazaude irakurri  datozen lerroak, bertan saiatuko naiz eta azaltzen nola instala dezakezu Ubuntu eta ondoren Luberriren itxura eta funtzionalitateak gehitu.

Urratsak

1-  Ubuntu deskargatu: horretarako web honetara joan, gomendatzen duen 64koa hautatu eta deskargatuko dugu iso fitxategia (1,5GB). 32biteko sistemak ez  dabil UEFI moduan. Komenigarria da LTS bertsio bat, alegia sustengu luzeko bertsio bat  deskargatzea. Une honetan 16.04.

2- Deskargatutako iso fitxategiarekin abio-USB bat sortuko dugu. Ubuntun Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Abio-disko sortzailea.

3- Windows-en Abio bizkorra desgaituko dugu zeren eta hura aktibatuta zuzenean joaten da Windows-en arrankera CD eta USBak ezagutu gabe.

Windows 10ean: Menuko bilatzailean idatzi Opciones de energia eta bertan > Elegir el comportamiento de los botones de inicio/apagado > Cambiar configuración acctualmente no disponible > korritu behera honaino Configuración del apagado eta bertan Desactivar inicio rápido eta Guardar.

Actualizaciones automáticas komeni da gelditzea. Horretarako sakatu Super+R (edo Windows+R esan beharko nuke oraingoan), idatzi "servides.msc" eta zerbitzuen zerrendan segi beheraino topatzeko Windows Update; bi klik egin eta General fitxan, Tipo de inicio atalean jarri Deshabilitado eta Gorde.

Windowsen gaudela, partizioren bat txikiagotuko dugu Linuxa sartu ahal

izateko. Ekintza hau lehen Ubunturen instalazioan bertan egin zitekeen baina orain, kasu gehienetan, ezin da egin, beraz instalazioa egin aurretik, Windowsen bertan txikitu behar dugu partizioren bat Linuxa sartzeko.
Horretarako: Inicio > Panel de control > Herramientas administrativas > Configuración del sistema > Almacenamiento > Administración de discos. Bertan aukeratu zein partizio eta zenbat txikitu.
4- Ordenagailua berrabiarazi eta BIOS Setup-ean sartuko gara piztu eta sigituan Esc edota F2 tekla sakatuta.
Hemen topatzen ahal dugu gauza desberdinak, dugun BIOSaren arabera.
Oro har egin behar duguna da Segure Boot (abio segurua) desgaitu eta eta abioan USB bidezko abioa lehenetsi.

Hemen  azalduko dut nola egin Aptio Setup Utility modeloko BIOS ezarpenetan (Asus-en ekipoek erabiltzen dutena). Zurea beste bat bada gauzak bestela kokatuta egon daitezke. Halakoetan, kontu handiz, proba-errorea.

Abio segurua desgaitzeko: Menuan Security > Secure Boot menu > Secure Boot Disabled moduan jarri.

Ondoren, abio-USBa abio menuan ager dadin, Esc sakatu eta menuko Boot atalera joan. Bertan UEFI edo Legacy aukeratzeri balego Legacy jarri eta Ubunturen ordez zuzenean Luberri instala genezake. Baina deskribatzen dudan kasuan ez du Legacy edo UEFIrik gabeko sistema eskaintzen eta egin behar duguna da Ubunturen abioko diskoa sartu eta Launch CSM aktibatu [Enabled].
CSM edo Compatibility Support Module (CSM) is a component of the UEFI firmware that provides legacy BIOS compatibility by emulating a BIOS environment, allowing legacy operating systems and some option ROMs that do not support UEFI to still be used.

Behin Launch CSM gaituta azpian agertu beharko luke (agian berrabiarazi behar da) abioko lehentasunak (Boot Option Priorities) eta bertan aldatuko dugu Boot Option #1 gure abioko USBa aukeratuz.

5- Ubunturen abio-USBk abiatuko du eta probatzeko aukera edo zuzenean instalatzeko aukera agertuko zaizkigu menuaren goiko aldean. Ez dut azalduko instalazioa. Suposatzen dut badakizula instalatzen. Bi ohartarazpen bakarrik: instalatu baino lehen ordenagailuan dituzun dokumentu, argazki eta abarren kopia egin kanpora, eta, bigarrena, seguru ez bazaude probatu Live moduan gauzek funtzionatzen dutela, batez ere interneteko konexioa.

6- Behin Ubuntu instalatuta, nahi baduzu jakina, Luberri erremasterizazioaren antza emateko jarraibideak datoz orain:

A- Frantziako errepositorio bat jarri, Espainiakoak baino azkarrago funtzionatzen dute. Sistemaren ezarpenak > Softwarea eta eguneraketak > Deskargatu hemendik eta bertan Frantziako bouyguestelecom hautatzen dut nik.
B- Instalazioak eta deinstalazioak.
B.1- PPAk ezarri, terminalean hauek exekutatzen:
PPA hauek ezarpena aplikazio batzuen instalazioa eta beste batzuen eguneraketa ahalbidetzen du.
sudo apt-add-repository ppa:dhor/myway
sudo add-apt-repository ppa:noobslab/apps
sudo add-apt-repository ppa:danielrichter2007/grub-customizer
sudo add-apt-repository ppa:obsproject/obs-studio
sudo add-apt-repository ppa:jaap.karssenberg/zim
sudo add-apt-repository ppa:mscore-ubuntu/mscore-stable
sudo add-apt-repository ppa:freefilesync/ffs
sudo apt-get update

B.2- Instalazioak, terminalean ondoko errosario guztia exekutatuta (aplikazioren bat nahi ez baduzu exekutatu aurretik ezabatu):

sudo apt-get  install numlockx gnome-session-flashback gdebi dconf-tools ubuntu-restricted-extras gthumb geogebra gconf-editor compizconfig-settings-manager compiz-plugins  musescore scratch gimp freecad myspell-es owncloud-client hotshots curlew audacity lame ubiquity-frontend-gtk stellarium gcompris kolourpaint4 gparted inkscape grub-customizer ktouch kdenlive chromium-browser acetoneiso obs-studio synaptic libdvd-pkg sweethome3d screenkey brasero default-jre default-jdk icedtea-plugin systemback viking pitivi zim

 B.3 Desinstalazioak (zure gustuen arabera) terminalean hau itsatsita:

sudo apt-get remove --purge shotwell cheese webbrowser-app evolution-data-server rhythmbox

B.4 Deskarga behar duten instalazioak: Xmind, Master-pdf-Editor, Open-Sankore, FreeFileSync, Google Earth, Skype, Spotify... aplikazioak euren web orrietatik .deb fitxategia deskargatu ondoren inslatatzen dira gdebi-ren bidez. Deskargak karpetara jaitsita terminalean egin behar da:
cd ..Deskargak
sudo gdebi  (eta hemen deskargatutako fitxategiaren izena idatziI.

C- Hainbat ezarpen: paneleko hainbat elementu (data, izena...) Luberrin bezala ikusi nahi baduzu sortu behar duzu testu dokumentu bat terminalean hau exekutatuta:

sudo gedit nik_lehenetsitakoak.gschema.override

Azaltzen den orri zurian testu hau itsatsi:

[com.canonical.indicator.datetime]

show-date=true
show-day=true

[com.canonical.indicator.keyboard]

visible=false

[com.canonical.indicator.session]

show-real-name-on-panel=true

[org.gnome.desktop.lockdown]

disable-lock-screen=true

[com.ubuntu.update-notifier]

no-show-notifications=true
Gorde karpeta nagusian eta ondoren terminalean hau exekutatu:
sudo mv nik_lehenetsitakoak.gschema.override /usr/share/glib-2.0/schemas/
sudo glib-compile-schemas /usr/share/glib-2.0/schemas/

D- Ohikoa den errore mezu bat ez azaltzeko hau itsatsi terminalean:

 sudo gedit /etc/default/apport

eta irekitzen den dokumentuan, bukaeran enable=0 egoerara pasa eta gorde.

E- Harrerako pantaila edo Lightdm-ren konfigurazioa: sartu zarenean ikusi duzu interfazea ez dela klasikoa Ubunturena baizik. Klasikoa -Luberrikoa- nahiago baduzu erabiltzailearen izena jartzen den tokian ubunturen ikurra agertzen da. Bertan klikatuta pasa alda daiteke klasikora. Nire gomendioa da Compiz aukeratzea.


F- Ikastetxean erabiltzaileak domeinukoak dira baina etxean sortu behar dituzu. Sistemaren ezarpenak > Erabiltzaileen kontuak > desblokeatu erabili ahal izateko eta + ikurra sakatuta sortu lagun, bikote, seme-alaba edo dena delakoentzat erabiltzaile bana. Sortzean bereiztu administratzaile baimenak izan behar duten -instalazioak egiteko- eta aktibatu pasahitza emanik. Harrera pantailan bakoitzak erabaki dezake -ikurra klikatuta- Ubuntu, Compiz edo Metacity interfazea nahiago duen.


Honaino iritsi bazara Zorionak Informatika master bat irabazi duzu.

    

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina