2016/12/03

Luberri_16.04.03_64bit.iso eskolarako eta etxerako

Ubuntun oinarritzen den eta Gnome klasikoaren ingurune grafiko duen banaketak bertsio berria du, 16.04.03. Hona hemen bere berritasunak:

  • Etxerako balio ahal izateko eskolako bertsioak gaueko 9etan itzaltzeko zuen programaketa kendu diot (komeni den kasuetarako hemen azaltzen da nola programatu).
  • Zim oharrak hartzeko eta zereginak kudeatzeko aplikazioa orain bertsio honetan euskaraz dago.
  • VLC multimedia erreproduzitzeko aplikazioa instalatu dut. Totem gauza gehienetarako nahikoa da baina honek dena egiten du.
  • Screen Ruler taldera gehitu dudan tresna txiki polita da. Bere funtzioa orrien eta irudien tamaina neurtzea da, pixeletan noski. Ezinbestekoa web edizioan.
  • Sistema eta aplikazioak abenduaren 1ean eguneratuta ditu.
Berriak ez diren ezaugarriak deskarga tokian kontsulta ditzakezu.

Deskargatzeko eskuin paneleko Luberri Sisteman sakatu.


Instalatzeko Systemback-en jarraibideak irakurri.

Etxeko ordenagailuan instalatu nahi baduzu eta UEFI motako BIOSa badu -ekipo berri guztiek dute- BIOSa editatuz UEFI modutik Legacy modura pasa jarraibideak aplikatu aurretik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina