2016/10/25

Luberri 16.04 eta Lenovo Ideapad S10e ekipoen wifia

Hainbat ikastetxetan modelo honen ale batzuk dira eta Linuxen wifia ibiltzeko kontrolatzailea instalatu behar da.


Lenovo Ideapad S10e zuria eta beltza


Modelo honen wifia erabiltzeko bere kontrolatzaile pribatiboa instalatu behar da. Horretarako konektatu behar zara kablez Internetera eta ezarpen orokorretan sartu Software eta eguneraketak atalean eta bertan Kontrolatzaile gehigarriak fitxan. Tarte batez bilatu eta topatuko du Broadcom Corporation 802.11 Linux STA wireless driver. Onartu.


Berrabiarazi eta konektatu wifiarekin. Pasahitza onartzen ez badu saiatu wifia desgaitzen Fn + F5 eta gaitu berriro.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina