2016/10/26

32 biteko luberri_16.04.02.iso deskargatzeko prest

Orain arte deskargatzeko zeuden luberri_16.04ko bertsioak bai eskolarako bai etxerako 64 bitekoak ziren eta 32 biteko prozesadorea duten ordenagailuetan ezin ziren instalatu, besteak beste Lehen Hezkuntzako Eskola 2.0ko  Asus PC Eee matxinsaltoak eta Lenovo Ideapad S10e.

Smart Board-en kontrolak Luberri 16.04 duen matxinsalto baten mahaigainean.


Hori dela, ekipo hauentzat 32 biteko bertsio bat sortu dut.

64 biteko bertsioarekin alderatuta aldaketa txiki batzuk egin dizkiot:
  • Musika Totem bideo erreproduzigailuarekin entzuten da.
  • Hangouts egin ahal izateko Google-n Talk plugina instalatu dut.
  • MuseScore 2. bertsiora eguneratu da.

Bestalde 32 biteko bertsioa instalatu beharko dugu ere ekipo berrietan baldin eta Smart Board arbel digital interaktiboaren softwarea instalatu behar badugu ekipoan. Smartetch konpainiak oraindik ez du 64 biteko bertsioa atera. 11SP2 bertsioa da Linuxerako atera duen azkena eta instalatzeko deskarga eta jarraibideak Ubuntu: nola instalatu Smart arbel digitala mezuan dituzu.

Bukatzeko bertsio honetan ez dut jarri gaueko 9etan itzaltzeko agindua. Beraz etxerako ere erabili daitezke eta jada ez dut bereiziko eskola eta eskolarako bertsioak.

Luberri_16.04.02_32bit.iso deskargatzeko blogaren ezker paneleko Luberri Sistema atalean klikatu. Bertsio hau Systemback-en bidez egina dago. Instalatzeko Nola instalatu Luberri 16.04 (Systemback) mezuaren jarraibideak aplikatu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina