2016/07/12

Nola aldatu Nautilusen hobespenak Ubuntu 16.04 bertsioan

Gnome tematuta dago bere aplikazioei aukerak kentzen. Ubuntu 16.04ko Nautilus arakatzailetik hobespenak edo ezarpenak kudeatzek aukera ere kendu dute menutik.

Bi irtenbide daude gutxienez arakatzailearen kontrola mantendu nahi baduzu: lehenengoa Nemo arakatzailera pasatzea,  eta bigarrena dconf-editor aplikazioaren bidez editatzea Nautilusen hobespenak.

Bigarrena egiteko:

1- Instalatu Dconf-editor. Terminalean:


sudo apt install dconf-editor

2- Abiatu Dconf-editor aplikazioa terminalean dconf-editor idatzita edo Aplikazioak > Sistemaren tresnak > dconf editorea

3- Bertan bide hau egin org > gnome > nautilus > preferences eta eskuineko panelean agertuko zaizkizu aukerak; esate baterako zakarrontzitik pasatu gabe fitxategiak ezabatu ahal izatea aktibatzea.

Nautilusen hobespenak dconf-editorren interfazean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina