2016/05/08

Gnome-egutegia: nola inportatu egutegiak

Ubuntu 16.04k ekarri duen berritasunetan nabarmenetako bat da Egutegia edo Gnome-Calendar aplikazioa.
Aplikazio hau Bulegoa atalean dago eta hauek dira bere ezaugarrietako batzuk:
  • abiadura handiz irekitzen da
  • interfaze oso garbia du. 
  • hilabete eta urteko ikuspegia
  • gertaeren bilatzailea du.
  • gertaerak lokalki gorde daitezke edo interneten sinkronizatu.
Interesgarria izan daiteke aplikazio honen abiarazlea jartzea panelean. Hori egiteko arrastatu behar da  Aplikazioak ataletik panelera. Hona grafikoki:

Egutegia herrestan eraman panelera
Interneteko egutegiak baldin badituzu Gnome-egutegira inporta ditzakezu. Ikus dezagun bi modu:
  • Owncloud, Outlook, Xcal... egutegiak baldin badituzu modurik errazena Thunderbird Lightning-era inportatzea eta EDS Calendar Integration Thunderbird-en gehigarriaren bidez Gnome-egutegiarekin sinkronizatzea.

  • Google Calendar bakarrik erabiltzen baduzu (edo horra inportatzen badituzu gainerako egutegiak) aski duzu gehitu web egutegia eta klikatu Online kontuetan eta Googleen kontua adierazi. 

Kasu bietan gertaerak non-nahi sor ditzakezu eta sinkronizatuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina