2016/04/27

Ubuntu 16.04 tuneatzen eta erremasterizatzen

Ubunturen 16.04ren gainean aldaketa batzuk egin ditut eta instalagarria den erremasterizazio bat prestatu dut.
Etxerako bertsioa da eta ez du Luberrik beste aplikazio.

Hona hemen bere ezaugarrietako batzuk:
Errepositorioen iturria aldatuta Espainiako zerbitzari nagusia baino azkarragoa den Frantziako biltegi batera.

Unityren ordez Gnome klasikoa edo Flashback.

Panelean, orduaren ondoan data agertzen da eta izkinan erabiltzailearen izena.

Instalatu ditudan aplikazioak:
BULEGOan Master-pdf-editor eta Xmind.

GEHIGARRIETAN Nemo arakatzailea. Nautilus arakatzaileak geroz eta konfigurazio aukera gutxiago ditu. Nemo lehenetsi nahi baduzu Nautilusen ordez erabiltzaile bakoitzak ondoko aginduak exekutatu behar dira:

sudo apt-get install dconf-tools
gsettings set org.gnome.desktop.background show-desktop-icons false
xdg-mime default nemo.desktop inode/directory application/x-gnome-saved-search 

Owncloud client   (ikusi nola konfiguratu)

GRAFIKOETAN
Shotwell-en ordez GThumb. Biek argazki eta irudien edizio txikiak egiten dituzte. Lehenengoak nahi eta nahiez katalogatzen du, bigarrenak bakarrik nahi izanez gero.

HEZKUNTZAN
Geogebra

INTERNETEN 
Chromium
Firefoxentzat Icedtea Java plugina appletak exekutatu ahal izateko. (Eguneratzea:  Fifefox-ek 52. bertsiotik ez du, segurtasun arrazoiengatik, Java appletik onartzen eta Icedtea kentzen du (Chrome-Chromiunek ere ez).

PROGRAMAZIOAN
Scratch

SOINUA ETA BIDEOAN
Curlew formatu bihurtzailea.


Luberri baino aplikazio gutxiago ditu. Bakoitzak osa dezala nahi duen bezala.
Erremasterizazioa 64 bitekoa da.
Instalazioa egiteko deskargatu ISOa. Harekin instalazio USB bat sortu eta ekin inslataziaoari.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina