2016/03/30

Compiz: hainbat efektu grafikoen konfigurazioa

Compiz hainbat Linux duten leihoen kudeatzailea da. Tartean Ubuntu Unityk erabiltzen du.

Ubuntu Luberri erabiltzen baduzu kontuan izan honek Unity eta Gnome klasikoa dituela instalatuta. Gnome klasikoa edo flashback bi bertsio ditu: batak Metacity leihoen kudeatzailea darabil eta arinagoa denez Luberrin lehenetsita dago, eta bestea Compiz darabilena efektu grafiko erakargarriak dituena.

Saioak kudeatzeko pantailan (Lightdm) erabiltzaile bakoitzak bere gogoko mahaingain-ingurunea hauta dezake. Horretarako erabiltzailearen izena sartzeko leihatilaren gaineko eskuin aldean dagoen ikur borobila sakatu behar da eta honelako leihoa agertuko da.


Zure ekipoa oso zahar edo motela ez bada nire gomendioa Gnome Flashback Compiz da. Ubuntu default edo Unity baino intuitiboagoa da eta Metacity baino efektu grafiko hobeak ditu, besteak beste OpenGLren azelerazioa erabiltzen duelako.

Compiz duen mahaigain-ingurune batean bagaude aukera izango dugu hainbat efektu grafiko aktibatu eta konfiguratzeko. Horretarako Compiz konfiguratu beharko dugu. Compiz konfiguratzeko aplikazio bat behar dugu. Ziur aski instalatuta edukiko duzu baina bada ez bada ere egiazta ezazu:

sudo apt-get install compizconfig-settings-manager

Orain martxan jarriko dugu Compiz konfiguratzeko aplikazioa terminalean ccsm aginduta edo Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Hobespenak > CompizConfig Settings Manager.

Pila bat efektu konfigura daiteke. Argi ibili, probatu baina desegin gustukoak ez dituzun aldaketak. Efektuena gustu kontua da. Nire aldetik lau aldaketa proposatuko dizkizut. Agian estetika kontu hutsa irudituko zaizu (gehienetan software librea pribatiboaren atzetik ibiltzen da kontu hauetan) baina produktibitateari eta irisgarritasunari begira garrantzitsuak izan daitezke. Hona hemen lauak:

Erabilerraztasunak > Negative
Aktibatuz gero koloreak negatiboan jarriko ditu: leiho aktiboarenak Super + N edo pantaila osoarenak Super + M. Bueltatzeko egoera arruntera tekla konbinazio bera erabili. Negatiboarena oso praktikoa da testu luze bat irakurri behar baduzu fondo zuriko letra beltzekin eta bista nekatzen bazaigu. Negatiboa jarrita fondo beltzeko letra zuriekin ikusiko dugu.

Erabilerraztasunak > Enhance Zoom Desktop
Honek aukera emango digu pantailaren zooma egiteko. Oso aukera interesgarria ikusmen arazoak dituztenentzat eta arbelean proiektatzen baduzu arreta pantailaren zona batera fokatzeko.
Aukera hau aktibatzea ez da nahikoa, konfiguratu behar da zein tekla konbinazioarekin egin behar den. Nire gusturako Super tekla sakatuta saguaren gurpilarekin aurrera eta atzera egiten beheko irudian agertzen den eran:

Pantailako zoomaren tekla konbinazioa konfiguratzen
Efektuak > Dardara duten leihoak
Leihoak mugitzean zurrunak izan beharrean gelatina mugimenduak egin ditzaten. Efektu hau aktibatzeko Snapping windows edo leihoak pantailara doitzea desaktibatzea eskatzen du. Leihoak pantailara doitzea efektua oso interesgarria da eta aukera ematen du bi leiho pantaila berean egokitzeko leiho bakoitza ezker edo eskuinera bultzatuta. Edozein modutan desaktibatu lasai zeren eta dardara duten leihoak efektuak ere snapping windowsa erabiltzen du.
Bukatzeko.

Leiho kudeaketa > Shift Switcher
Efektu honek aukera ematen digu aktibo dauden aplikazioen artean pantailara bat maximizatzeko Super + Tab teklen konbinazioen bidez. Oso efektu erakargarria eta zenbaitetan oso praktikoa.

Bideo honetan lau efektu hauek ikusten ahal dituzu:




Probatu badituzu efektuak komentatzen ahal duzu gustukoak al dituzun eta hauetaz gain zure gustukoren bat badago ere komenta dezakezu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina