2016/02/18

Luberri_eskolarako_140410.iso

Luberri_eskolarako_140410.iso irudia jarri dut eskuin zutabeko Luberri sistema atalean.

Erremasterizazio honek duen berrikuntza da Linuxaren kernela 4.12 bertsiora berritu dudala EAEko Eskola 2.0ko Lenovo ideapad 300S modeloak behar dituen kontrolatzaileak izan ditzan.
(Oharra: ekipo hauetan F12 egin eta USB bidez abiatzeko Luberri Legacy hautatu behar da).

Kernel berri honekin azkeneko Berriztu planean banatutako Toshiba Satellite Pro ekipoek ere hobekuntza bat sumatzen dute, izan ere, bertsio zaharrekin touchpadak ez zuen bi atzamarren arrastea eta kernel berriarekin bai.

Bide batez LibreOffice 5.1 instalatu dut.

Zure eskolarako nahi baduzu: deskargatu, zure eskolako domeinuan sartu, zerbitzarian konpartitutako karpetak muntatu, erremasterizazio propioa sortu eta instalazio USBa sortu. Hemen deskarga eta azalpenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina