2015/12/02

Nola instalatu PopCornTime 0.3.8.5 Linuxen

Bizitza gorabeheratsua PopcornTime proiektuarena. Orain PopcornTime Comunity Edition (PTCE)du izena eta azken bertsioa instalatu nahi baduzu hona hemen jarraibideak.



Lehenik eta behin bere web orritik deskargatu. Linuxerako aukeratu zure sistemari dagokion bertsioa, 32 edo 64 bitekoa. Gorde tar.gz formatu konprimituan eta ondoren ireki erazteko nahi duzun karpetan. Erauzitako fitxategi eta karpeten artean badago bat install izenekoa, klik bikoitza egin gainean eta esan exekutatzeko terminalean. Terminalean irekiko da instalatzailea eta eskatuko digu I agree idazteko, halaxe egin eta bukatzen duenean prest edukiko duzu Soinu eta bideo atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina