2015/11/24

Nola importatu Thunderbird Lightning-era Moodlen egutegia

Aurreko mezuan komentatu nuen Moodleen egutegia erabiltzea interesgarria izan daitekeela elearning plataforman aritzen direnentzat. Komentatu nuen ere Moodleen egutegia esportatu daitekeela Google Calendar, Thunderbirdera eta Ical protokoloa erabiltzen duen edozein egutegira.

Gaurkoan erakutsiko dut nola inportatu Thunderbirden egutegira -Lightninera- Moodlen egutegia.

Urratsak:
  • Ireki zure Moodle gunea eta sartu erabiltzailea eta pasahitza.
  • Eskuin aldean agertzen da zure egutegia. Hilabetearen izenean klikatu.
 
  • Egutegia erdiko zonan agertzen da eta azpiko Esportatu egutegia botoia klikatuko dugu.










  • Irekitzen den leihoan: 1 ekitaldi guztiak edo ikastaroena aukeratuko dutu 2 pertsonalizatutako tartean urte beteko tartea aukeratuko dugu eta 3 Egutegiaren URLa lortu (diferentzia hau eta esportatzearen artean seguruena da URLarena tarteka eguneratuko dela). 
  • Agertzen den URLa kopiatu.
  • Thunderbirden egutegira joan eta ezkerraldean, egutegien zerrendaren azpian, eskuin klik egin eta Egutegi berria > Sarean > iCalendar (ICS) > Kokapenean aurretik kopiatutako URLa itsatsi eta Hurrengoa klikatu. 
  • Egutegiaren izena jarri (Moodle), kolore bat hautatu eta kito.

Kontuan izan esportazio bat dela eta ez sinkronizazio bat. Beraz Thunderbirden Moodleen ekitaldiak edo gertaerak ikusiko dituzu baina ezin editatu edo berriak erantsi.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina